TTiKLiK!

Bitxilorea eta Berekoikeria – Paulo Coelho

 

Bitxilore bat naiz, bitxilorez jositako belardi batean” -pentsatu zuen loreak-. “Hainbesteren artean, ezinezkoa da nire edertasunaz ohartzea”.

Aingeru batek pentsatzen zuena entzun eta esan zion:

Ederra zara baina!

Baina bakarra izan nahi dut!

Bere kexak gehiago ez entzutearren, hiri bateko plaza batera eraman zuen.

Egun batzuk beranduago, bertako alkatea lorazain batekin azaldu zen lekua berriztatzeko asmoz.

Hemen ez dago interesa duen ezer. Lurra aldatu eta geranioak landatuko ditugu.

Itxaron une bat! -egin zuen garrasi bitxiloreak-. Hil nahi nauzue!

Zu bezalako gehiago baleude, apainketa dotore bat egin genezake – erantzun zion alkateak-. Baina ezinezkoa da bitxiloreak aurkitzea hemen inguruan, eta zuk bakarrik ez duzu lorategi bat osatzen.

Eta segidan lorea errotik atera zuen.

Paulo Coelho

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close