0-5Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza

Nola jakin haurrak zer sentitzen duen?

 

Noelia honela nago! -“aurpegien horma-irudian” triste dagoen aurpegia erakutsiz.

Berak bazekien zerbait sentitzen zuela, baino ez nola adierazi.

emozioak

Ni makurtu eta galdetu nion-Zergatik zaude triste Daniela?

P3 gelan (3tik 4 urte bitarteko haurrak) emozioan adierazten dituzten 3 aurpegi agertzen diren txoko txiki bat daukagu: poztasuna, haserrea eta tristura. Olgak oso errezak eta argiak diseinatu zituen haurrek beraien sentimendua irudiekin lotu zezaten. Haurrak beraien sentimenduen arabera mugiotzen dira (haserretu eta lurrera botako naiz, negar egin eta hankei eragingo diet), baina ez dakite zer sentitzen duten; jardunarekin azaltzen dute.

“Aurpegien horma-irudia” espresioekin, haurrek sentitzen dutena identifikatzeko ikuste-errekurtso oso erabilgarria da: azaltzen ikasiko du, izena jartzen eta heldu batekin partekatzen. Modu honetan txikia uler dezakegu, bera ulertua sentituko da eta modu honetan konfidantza eta segurtasun ingurune bat sortuko da. Bukatzeko, esan beharra dago ez dagoela sentimendu on edo txarrik. Ez dugu zoriontasuna saritzen ez eta haserrea ekiditen. Haurrak sentitzen duena onartu eta beharrezkoa bada, irtenbideak bilatzen ditugu. Adibidez, Carlak bere amarekin joan nahi duelako negar egiten badu, normala dela adieraziko diogu. – Carla, normala da zu triste egotea, amatxo falta duzu eta asko maite duzu. Atsedena eta gero zure bila etorriko da.

“Mimoak” emango dizkiogu eta beste haurrek ere parte hartu dezakete, besarkadaren bat edo muxutxoak emanez.

Noelia Murillo-k argitaratua urtarrilak 20, 2009 –edukame.com

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close