Edoskitzea

Amagandiko esneak haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bat bakterio daramatza

 

American Journal of Clinical Nutrition-en  ikerketa berri batek, osasuntsu dauden amek beraien esnean haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bakteria mota desberdin dituztela ondorioztatu zuen.

edoskitze_txikia2Normalean, bakterioak zerbait txarra direla pentsatzeko joera dugu, baina haur jaio berri baten osasunean, amagandik jasotzen duen esnean dauden mikroorganismoak, liseri-aparatu osasuntsu bat izateko aurreneko pausua izango dira.

 

DNAaren sekuentziazioa erabiliz, amagandiko esnean dauden bakterioen mapa garatzeko gai izan ziren ikertzaileak. Hemendik ondorioztatu zuren calostrumak, ama izan direnen bularretik ateratzen den aurreneko jariakinak, 700 mikroorganismo baino gehiago dauzkala; pentsatzen zena baino askozaz kantitate handiagoa. Esneak daukan aberastasun mikrobiarrean eragina duten aurre- eta jaio-ondorengo aldagaiak ezartzen lagundu die ikerketa honek. Formula garatzen duten enpresentzako oso datu interesgarria da, eta nola ez amagandiko edoskitzearen onurak defendatzen dituztenentzako ere. 

 

FABIOLA TORRES-en testu baten itzulpena
Iturria: veoverdeCreativeCommons lizentziapean.
Jatorrizko testua: More Than 700 Beneficial Bacteria Found in Breast Milk of Healthy Mothers (Inhabitots)
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close