0-56-11Adimen EmozionalaHezkuntzaKomunikazo ez-bortitza

Haur agresibitatea: autokontrola ikasten

 

komunikazio_bortitza

Bizitzako etapa batean, haurraren garapenaren barruan sartzen den gauza da haur-agresibitatea, haur baten garrasi egin edo hankei eragiten dienean adibidez; eboluzio-une batzuk badaude haurrak oraindik hitz egiteko gaitasunik ez dituenak eta ez du bere inpultsoak kontrolatzeko gaitasunik ere.

Gauzak horrela izanda ere, jokabide hauek ez daude ondo ikusita aurrerago ematen diren eboluzio-etapetan eta askotan bai guraso eta bai hezitzaileok ez dakigu nola jokatu portaera hauek aldatzeko.

Portaera bortitza dela esaten dugu nahita egina denean, eta ekintza honek min fisiko naiz psikikoa egin diezaioke bai pertsona bati eta baita objektu bati ere. Haurren kasuan, bortizkeria hau  modu zuzenean agertu ohi da, bai ekintza fisiko bortitz baten bidez (ostikadak, bultza egitea, …) edo/eta hizkuntza erabiliz (irain, hitz itsusiak, …). Bortizkeria ez-zuzena ere topa dezakegu, haurrak liskarra izan duenaren objektuen kontra egiten duenean edo bortizkeria eutsia, hemen haurrak keinuak egin, garrasia bota edo frustrazioz betetako aurpegi-espresioak sortzen dituen.

 

 

borroka

Portaera hau normalean helduengandik ikasia izaten da eta beraz aldatu daiteke. Baina nola?

1.-PORTAERA BORTITZAK ALETU

1.1.- Aurrena portaera definitu behar da, zer egin du? Garrasi egin du, ostikoak jo, objektuak bota …

2.2. Ondoren, portaera hauek zenbaten behin errepikatzen diren aztertu behar dugu , astero? ia egunero? hilean behin? Koadro  batean idaztea gomendatzen da – astekoa hobeto – benetako aldizkatasuna ikusteko.

1.3. Bukatzeko, portaera honen aurrekari eta ondorioak idatziko ditugu eta portaera sortu zuena zer izan den ondo aztertu. Modu berean noiz eta non gertatzen da normalean? etxean ala eskolan? jakin behar da.

2. Datuak bildu eta aztertu ondoren, PORTAERA ERALDATZEKO HITZARMENAren ordua da. Horretarako erreakzionatzen lagundu behar diogu, berarekin hitz egin…helduak joko kooperatiboetan ibiltzera animatuko du, pertsonen artean erlazionatzeko beste aukera batzuk erakutsiko dizkio, probokazioen aurrean duen oldarkortasuna gutxitzen eta lasaitasuna mantentzen erakutsiko dio, aktibitate fisiko ugaria egitera bideratuko du …eta nola ez, haurrari modelo bortitzak gutxituko dizkio. Modelo bortitzak telebistako programak ere izan daitezke, bertan garrasi eta probokazioa erabiltzen dute sarri beraien artean komunikatzeko. Hitzarmen moduko bat ere egin daiteke (9 urtetik aurrera gutxi-gora behera), haurrarekin zerbait gustukoa adostu daiteke, borroka, garrasi edo jokaera bortitz gehiago ez izatearen ordainetan.

3. Akordio batera iritsi ondoren, PLANA MARTXAN jarri behar da denbora mugatu batean, 3 aste edo hilabete adibidez. Hitzartutako guztia martxan jarriko da.

4. Azkenik, EGINDAKO BIDEA EBALUATU. Ez badu hobetu, hobetu beharreko atalak aztertu beharko dira (bere familiakoren bat bortitza bada, oso zaila izango da jokaera hau eskolatik aldatzea). Hobetzen badoa, poliki-poliki sari materialak edo beste modu batekoak kentzen joango gara, aldaketak irauten duen bitartean.

 
Maiteder Santos Agirre

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close