Bizipen

Bizipena: Nire erditzea

Han erditu ta gero izango nuen gelan egon nintzen (Nire aldameneko neska dagoeneko umea izanda eta ni, ahal nuen hots gutxien atera nahiean beraiei ez molestatzeko). Oso azkar joan zen kontrakzioen lana. Esan zidaten 5 minutuka kontrakzioak izaten nituenean abixatzeko. Abixatu nien, baina ea gehiago ezin nuen jasan esan zidaten, eta nik, nire lehen haurra zenez eta enekienez zenbat “aguantatu” behar zen, ba han gelditu nintzen, 3 minutukako kontrakzioak 2 ordutan eduki nituen arte. Orduan partoko gelara jaitsi zidaten ikusteko zenbat dilatatuta nengoen. 7zm-ko nengoen (esan zidaten nire aurpegiak ez zuela reflejatzen hainbesteko nengoenik) eta nik epidurala nahi nuela esan nien, nahiz eta dagoeneko bultzatzeko gogoa izan. Epidurala jarri eta segituan partoko gelan nengoen eta dena oso azkar joan zen. Bultz egiteko garaian ez nuen ezer sentitu eta hori da barruan dudan aratz bakarra.

Zergatik jarri nahi izan ote nuen epidural hori, dagoeneko lan guztia egina nuenean?

Nahiko parto errespetatua izan zela pentsatzen dut, nahiz eta orain dudan informazioa orduan izango banu, gauza batzuk aldatuko nituen (epiduralaren kasua adibidez edo erditzeko postura), partoan ginekologa, matrona, nere gizona eta ni bakarrik geunden eta oso ondo tratatu gintuzten. Haurra jaio eta nire besoetan jarri zidaten segido eta 20 minutu pasa baina lehenago dagoeneko nire titiari helduta zegoen, beraz, dena oso ondo atera zen.

Zuriñe

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button