DoluaPsikologia

Minaren aurrean hiru jarrera

Dolua gida bat izan gabe, bidai maparik gabe pasatzen dugu; ez dakigu nora goazen ez eta nolakoa izan behar den. Jakin ere ez dakigu gu nola egon behar garen.

Izaskunek folio batean zirkulu bat marraztu zuen, gainetik pasatzen zen gezi bat, beste bat zirkulu erdian geratzen zena, eta beste bat erdi-erditik pasatuz kanpora ateratzen zena.

Zirkuluak mina esan nahi du eta geziak, berari aurre egiteko har ditzakegun jarrera desberdinak:

  1. Aurrenekoa, gainetik edo azpitik “salto” egitea da… Gure emozio eta sentipenak baztertu eta urrutira joan nahi izaten dugu, geroz eta urrutiago are eta hobeto. Ezer sentitu gabe, faltan botatzen dugun pertsona horrek minak zapaldu ez gaitzan. Bainoezinezkoa da, ezta? Mina gure atzetik dator, beti dugu bizkarrean, ez dago hies egiterik nahiz eta guri honela iruditu. Azkarrago edo beranduago, hortxe topatuko dugu berriro.
  2. Bigarren jarrerak “minari itsatsita geratzea” esan nahi du. Pertsona askok, mina sentitzeari uzten badiote, hilda dagoen pertsona horretaz ahaztuko direla pentsatzen dute. Eta hau honela izanda, behin eta berriz albistea eman zieten edo beraiek bakarrik konturatu ziren unea bizitzen dute. Behin eta berriz zauria irekiz, erabat orbaindu gabe utziz. Agur esatea ekiditeko modu bat da, minari joaten ez utziz, oroitzapenak mantenduko direla pentsatzea; bizipenak galduko direla, mina sentitzeari uzten badiogu. Hau ez da honela. Ondo maneiatu det min batek, oroitzapenari lekua utzi behar dio, maitasunez biziko den oroitzapen bati. Jende askok ez daki, baina guk esperientziaz ikusi dugu, beste askok, mina gainditzea lortu dutenean, maite duten pertsona ez dela desagertu.
  3. Hirugarren gezia hartu beharreko jarrera da, azkarrago edo beranduago denok iritsiko garena. Aurre egin behar diogula konturatu behar gara, benetan osasuntsua hau dela konturatu eta bizitzako errekaren beste aldera eramango gaituena. Hirugarren geziak mina ZEHARKATZEN du. Eta ematen ez badu ere, ez da erretzen, ez da desagertzen, ez da baliogabetzen. Maite dugun pertsonarekin dugun erlazioa ez da galtzen, maitasunetik bizi ahal izatera pasatzen da, minetik bizi ordez. Suzko zirkulu emozional hau zeharkatu dugunok badakigu honela dela, gure biziekin aurrera jarraitzeko modu bakarra hau dela, gure oroitzapenei uko egin gabe, ahaztu gabe, estali gabe, ezeztatu gabe…Bizitzen jarraitzeko modu bakarra da, gai ez ginela pentsatzen bagenu ere.

Nire bizitzan zehar hiru jarrera hauetatik pasatu naizela onartzen dut. Askok hiruetatik pasatu behar izaten dugu azkenekora iristeko. Beste batzuk oraindik bidean daude.

Eta zu, zeinetan zaude?

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button