TTiKLiK!

Txikibiltariak

 

TXIKIBILTARIAK ekimena ezagutu nahi?

Zatoz Maiatzaren 7an TTiKLiK!ELKARGUNEra, IBILBIDEAK ekimenaren barruan sortu den atal berri honen berri emango digute.

ORDUA: 18:00

NON: Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain 

 

Txikibiltariak” umeekin egiteko jardueren berri eman nahi duen Aterpeko talde berria da. Familia edo umeei zuzendutako txangorik, lasterketarik edo bestelako ekitaldirik antolatzen baduzue, Txikibiltariak duzue tokirik egokiena informazio hori zabaltzeko.


Gainera, aurten webgunean garatzeko ditugun hobekuntza garrantzitsuen artean, ibilbideetan etiketak jartzea aurreikusita dago. Aldaketa honen bidez, ibilbide bilatzailea askoz arina eta zehatzagoa izango da. Aurreikusita dauden etiketen artean familientzako erabilgarriak izango diren bi daude: “txikibiltarientzako ibilbide egokia” eta “aulkitxoekin egiteko ibilbide egokia”.

Familiei zuzendutako gero eta informazio gehiago aurkitzen dugu, baina informazio hau sakabanaturik dago. Familia aktiboentzat eta zaletasun bera duten familiak aurkitzeko, Txikibiltariak taldea erreferentzia bihurtu nahi dugu.

Umeekin ibilbiderik egin baduzu ederki ezagutuko duzu dagoen aldea bakarrik edo lagunduta joanda. “Noiz iritsiko gara?” galdera lagunik badago desagertzen da, nekea baino aspertzearen ondorioa izaten baita. Txikibiltariak taldean Ibilbideak eta gehiago partekatzeko familiak aurkituko dituzu.

Familientzat abian jarri nahi ditugun ekimenak gertutik ezagutzeko, Beasaingo Ttiklik! egitasmoaren egoitzan, maiatzaren zazpian arratsaldeko seietan aurkezpena egingo dugu. Animatu zaitez etortzera eta ezin baduzu YouTube bidez eskainiko dugu.

IBILBIDEAK

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close