DoluaErditzePsikologia

Zenbat balio du zure osasun emozionalak?

 

Ez dakit zenbateko eragina izan duen zure ez-erditzeak ez eta zenbat denbora pasatu den.

Dakidana zera da, zenbaterainoko energia kentzen dizun honek, izan zenitzakeen proiektu eta planei eskaini beharko zenien energia hori.

Agian ez-erditze hau ez da zure bizitzako obsesio handiena, baina bai barruan duzun ‘run-run’ jarrai bat, belarrian txistuka eta zure ikusmenaren barruan dagoen eltxo horietako bat bezala.

Zenbaterainoko eragina du honek zuen bikote harremanean? Zenbateraino eragin du zure haurrarekin duzun loturan? Zenbat balio du zure osasun emozionalak?


Zerbait egiteko garaia da; ez duzu uste? Denborak dena sendatzen duela ez da egia. Denborak batzuetan zauria ixten laguntzen du, baina mina ez da joaten.

Zure bizitzaren gidari izan zaitez hemendik aurrera eta erabaki ezazu nondik joatea nahi duzun.

Zuk bakarrik egin dezakezun gauza da, zuregatik, zure bizitzagatik.

Hartu erabakia azkar eta toki bat erreserbatu gure aurre-aurreko programan.

Maiatzaren 31 baino lehenago apuntatzen bazara, izen-ematean beherapena izango duzu.

Deitu lehenbailehen eta erreserbatu zure lekua taldean.

Ttiklik!eko informazioa eta harremanetarako bidea:

646 50 22 98
info@ttiklik.com

Mónica Alvarez
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close