Adimen EmozionalaHezkuntzaPsikologia

Sandwich-haurra

 

erdikoaAzken aldi honetan 3. seme-alabaren jaiotza gertutik bizi izan dut eta honekin batera bigarren haurraren – sandwich-haurra – erreakzioa. Gai honek kezka handia sortu dit eta gaur erdiko umea desplazatua senti ez dadin hainbat pista eman nahiko nizkizueke:

  • Egunero, bakarkako kalitatezko denbora eskaini (hitz egiteko, argazkiak ikusteko…).
  • Haur txikiak sortzen dizkion sentimenduak ateratzera animatu. Noiz itzuliko dugu? moduko esaldiak esaten badizkizu azaldu maitasunez hori ez dela horrela gertatuko, haurra geratzeko etorri dela, baina oso ondo ulertzen duzula orain berak hori sentitzea. Garbi utzi haurra hazten joango dela eta laster bere jolas-lagun bihurtuko dela.
  • Bere arreta-beharrak positiboki bideratu. Biberoia edo txupetea berreskuratu nahi dituela esaten badizu, emazkiozu. Haurrak izaten dituen erregresioak normalak izaten dira, hemen ume txikia bezala izaten jarraitu nahi dutela esaten ari zaizkigu. Gurasook honelako ekintzen aurrean naturalki jokatzen badugu, haurrak aurrera egingo du arazorik gabe.
  • Gustuko dituen etxeko lanetan parte hartzera animatu.. Ardurak hartuz, etxeko parte dela sentituko du. Parte-hartzaile eta garrantzitsua dela sentitu behar du.

 

Maiteder Santos Agirre

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close