Uncategorized @eu

Emozionatuta nago TTIKLIK-en idazteko aukera eman didatelako

Hogeitasei urte nituenenan nire semeak urtebete inguru zuen.

Kanpoan beharbada zoriontsua nintzen, baina oheratzerakoan konturatzen nintzen ez nuela nik nahi nuena egiten. Askotan ezinaren sentsazioa edukitzen nuen. Adibidez garai hartan  niretzat interesgarria zen hitzaldi baten berri banuen ez nintzen joaten ez zidalako inork laguntzen. Txikitatik dena norbaitekin egiten erakutsi didate eta bakarrik egoteak beldurra ematen zidan. Halere egun batean nazkatu nintzen eta Aromaterapiako hitzaldira joan behar nuela erabaki nuen. Ez nekien zertaz zen, ez nuen hizlaria ezagutzen, ez neukan kotxean gidatzeko ohiturarik, umea norbaitekin utzi behar nuen, etxea antolatuta utzi behar nuen…BAINA AUSARTU NINTZEN!

Beraz imaginatu! Monika kotxea garagetik atera nahiean (garagea aldapa oker batean zegoen), errepidetik nahiko ondo…Bergarara iritsitakoan (Legazpikoa naiz) ez zegoen aparkatzeko lekurik…kale estuetan sartu nintzen eta gero ezin kotxeari buelta eman, izerditan blai (nola joango naiz orain hitzaldira uasin honekin!)…Gauza bakarra nahi nuen, berandu ez iristea, oso lotsatia naizelako eta hara! berandu ailatu nintzen! Gero ez nekien nola eseri, eskuak non jarri, axota atera edo ez, apuntatu edo ez apuntatu

…eta bapatean lotsa eta beldur guztiek ospa egin zuten eta hitzaldiaz gozatu nuen. 

Monika Perez Eskudero

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button