Uncategorized @eu

TTiKLiK! Galtzaundi aldizkarian

Mundu txiki, baina era berean handi honetan, 0-12 urteko umeen gurasoei/hezitzaileei zuzendutako esparru bat izan nahi du. Beraz, TTiKLiK! 0tik 12 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileentzako erreferentzia leku bat bezala sortu da.

Haurdunalditik hasi eta nerabezaroraino dagoen tarteari dagozkion hainbat ikastaro, tailer, mintegi, hitzaldi eskaintzen dituzte, agenda atalean ikus daitezke.

Haziera, hezkuntza, osasuna, elikadura, terapia naturalak, jolasak, ekologia eta beste hainbeste gai lantzen dituzte bertan. Guzti hauek guraso, hezitzaile nahiz haurrekin egiteko modukoak izaten dira.

Agendaz gain, irakurketa txoko bat ere badu webguneak. Bertan gaiarekin erlazionaturik dauden liburuak gomendatzen dituzte, atalka sailkatuta aurkitu daitezke.

Webgunean aurkituko dugun beste atal bat, “errezetak” atala da. Bertan, etxeko txikiekin egiteko moduko errezetak topatu daitezke.

Orain arte webgune bidez ezagutzak eta esperientziak elkarbanatzen urte bete pasa dutenean, hau dena toki fisiko batean proiektatzeko unea iritsi zaio proiektuari: TTiKLiK! ELKARGUNEA sortu dute, Beasaingo Zelaeta Berri Plaza 3an aurkitzen da elkargunea. Sareko espazio birtualetik espazio fisikora jauzi egin duen proiektua da TTiKLik!

Leku fisiko alternatibo bat da; coworking (elkarlana) filosofian oinarrituz haurrentzako haziera eta hezkuntza egoki bat lortzeko tresnak ematen saiatzen dena, lankidetza sustatuz.
Ipuin honek TtiKLiK.com zer den ederki azaltzen du:

Behin maitagarri bat agertu zitzaion etorkizunaz pentsatzen ari zen haur bati:
– Zer izan nahi duzu handia izatean, txiki? – galdetu zion, eztiki.
– Erizaina izan nahi dut.
– Bai? Eta zerbait gehiago?
– Bai. Bai. Sukaldaria izan nahi dut, nutrizionista, elikaduran aditua!
– Zerbait gehiago?
– Bai. Jolasetan trebea izatea gustatuko litzaidake, denbora librea nola bete ederki dakiten horietakoa!
– Zerbait gehiago?
– Bai, noski! Matematiketan trebea…ipuin kontalaria…jostuna, besteei entzuten dakiena…psikologoa,medikua….
Eta bapatean!, maitagarriak umetxo horren desira guztiak batera bete zituen eta umea …..zer bihurtu ote zuen?”

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button