EdoskitzeaElikaduraHaziera

Biberoia emateko gomendioak

 

, Umea, kume. Atxikimenduzko haziera

biberoiaEdoskitze artifiziala edo mistoa erabiltzea erabakitzen denean, edo derrigorrezkoa denean,  bularra emateak dituen onura guztiak ez dira derrigorrez galduko. Horretarako nahikoa da esnea eta hartzeko modua aldatuko den arren, edoskitze naturalaren oinarriak kontuan izatea.

– Besoetan harturik ematea.

Biberoia emateko haurra beti besoetan hartuz, bularra hartzen duenean jasotzen duen kontaktu fisikoa jasoko du haurrak. Biberoia ematen dionaren taupak sentituko ditu, eta bularra hartzen denean izaten den kontaktu  bisuala ere errespetatuko da.

– Erreferentziak mantentzea.

Posible bada, beti pertsona berak (edo 2-3 pertsonek gehienez) biberoia ematea gomendatzen da. Horrela, haurrak, erreferentziazko pertsonak izango ditu eta atxikimendua errazago lortuko du. Gainera, erreferentziak izateak, haurra lasaituko du.

– Aldez aldatzea.

Bularra hartzean, haurra bularrez aldatzean, bere ikuspegia ere aldatzen da. Ikerketa zenbaitek baieztatu dute, biberoia beti alde beretik hartzen dutenek, garuneko garapen desorekatua izaten dutela. Horregatik, garapena orekatua izan dadin, biberoia hartzen duen aldiro (edo hartualdi bakoitzean), haurra aldez aldatzea gomendatzen da.

– Ordutegirik gabe.

Bularra hartzen duten haurrek bezala, eskatzen duen aldiro eta nahi duen beste hartu beharko luke biberoia hartzen duen haurtxoak. Ordutegirik ez maiztasun, ez iraupenerako.

– Azala azalarekin.

Biberoia hartuko duen arren, erreferentziazko pertsonarekin kontaktu fisiko ahalik eta gehien eskaintzea gomendatzen da, ahal den guztietan, haurtxoa azala azalarekin kokatuz.

– Gozatzea.

Bularrarekin bezala, biberoia hartzeko unea, elikatzeko baina gehiagorako erabiltzea gomendatzen da. Begiradak, laztanak, kilimak… egin eta elkarrekin gozatzeko.

Nahiataz gehoago jakin nahi? HEMEN

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close