OparipuinakTTiKLiK!

Oparipuina: Kanpinean amatxo eta aitatxorekin

 

Gaur oso pozik jaiki naiz. Begiak zabaldu eta berehala gogoratu naiz: Gaur kanpinera noa amatxo eta aitatxorekin!

Sartu ditugu maletak eta denda kotxean eta bagoaz! Bidean errepideko mugarriak zenbatuz goaz…

Ea nork ikusten dituen lehenago! Aitatxok tranpa egiten du, aurrean dago eta berak ikusten ditu beti lehenengo.

-Zenbat falta da, ama ?

-Gutxi… Azkenean ikusi dugu kartela: Lizarra-Estellako kanpina

Han daude izeba Itxaso eta osaba Gotzon. Eta Nora ere bai! Aupaaa!

-Kaixo, Nora!

-Kaixo, Nahia!

-Ama, igerilekura joan nahi dugu!

-Nik ere bai! Nik ere bai! Esaten du Norak.

-Itxoin pixka bat… Jo, beti berdin. « Itxoin pixka bat… » Denda muntatu dugu eta primeran geratu da. Gurea txuri-gorria da, Athletikokoa eta Norarena urdina.

big_stan-hello-kitty

-Ama, eta Sara eta Natalia?

-Ai, izeba Idoia beti berandu!

-Ui, tripak dantzan hasi zaizkit. Gose naiz!

-Ni ere bai! Milioi bat gose daukat! Esaten du Norak.

-Zer dago bazkaltzeko?

-Pure! Esaten dit aitatxok.

-Pure? O ez…!

-Ezetz, txantxa dela ! Lehenengo entsalada rusa pixka bat eta gero… Rosak egindako marmitakoa ekarri dut izeba Itxasok!

-Jolin, Nora, zer ondo, e? Baina nik nahiago nuen haragi zopa! Ea azkar bukatzen den izebak ekarri duen tuper erraldoia, bestela… Baina nik denetik jaten dut. Badakit fruta eta barazkiak ere jan behar direla. Asko ari naiz handitzen. Laster sei urte beteko ditut eta nire amak super tarta bat egingo du !!!

-Ui, hor zerbait dago… Nora, Nora !

-Zer?

-Begira hor…zer katutxo polita!

-A bai… zer polita!

-Norena ote da?

-Ez dakit… Norak eta nik egiten diogu eskuarekin:

-Mitxino, mitxino… Eta hor dator guregana…

-Ama, eman atun pixka bat katuari emateko… esaten dio Norak amatxori.

-Pixka pixka bat bakarrik, e?

-Baiii… Erakutsi diogu arraina katutxoari eta guregana etorri da korrika.

-Zer izen jarriko diogu?

-Badakit! Momo! Momo jarriko diogu! Esaten du Norak.

-Baina Momo beltza da, eta hau txuri-txuria! Esaten du osaba Gotzonek…

-Eta zer? Hau ere Momo izango da. Baietz, Nahia?

-Bale, izen polita da. Eta Momorekin jolasten ari garela… bazter batean neska bat ikusi dugu guri begira.

-Kaixo!!! Nahi duzu gurekin jolastu? Galdetzen diot. Buruarekin baietz esaten du… Baina lotsatu egiten d

txirrista-Kaixo! Nola duzu izena? Hasieran ez digu erantzun. Nik orduan esan diot;ela ematen du. Nora joan da berarengana, eman dio eskua eta hor datoz biak.

-Begira, hau Nora da, ni Nahia eta zu…? Orduan bai, orduan erantzun digu;

-Maria… Esan du. Maria izena du gure lagun berriak.

-Ui! Nire eskolako lagunak bezala! Maria Gonzalez eta Maria Idígoras… Eta orduan kanpingeko Mariak esaten digu

-Maria Lyudvychenko…

-Aiba! Zer abizen luzea eta zer zaila! Eta Maria barrez hasi da. Gu ere bai. Mariak ez du hitz egiten guk bezala. Hasieran ez diogu ezer ulertzen. Orduan bere aita hurbildu da… Berak ere ez du hitz egiten gure hizkuntza, baina osaba Gotzonekin hasi da ingelesez…

Bueno, Norak eta nik badakigu ingeles pixka bat: One, two, three, for, five, six, seven, eigth, nine, ten… Eta koloreak ere bai: Red, blue, green, orange, yellow, pink, black… Ai, eta nola da txuria? Ai, ai, ai, ez naiz gogoratzen…

-Nora! Nola da txuria ingelesez? Nora pentsatzen ari da…

-Eta amak erantzun dit…

-White, Nahia.

 -A bai, “White”! Eskerrak nire amari! Nire amatxok eta aitatxok asko dakite… ia dena. Mariaren aitak esan digu Ukrainakoak direla. Maria eta bere anaia txikia, Ivanentzat… beren lehenengo oporrak dira hauek. Ez ziren sekula irten Ukrainatik, baina orain hemen daude, Lizarrako kanpinean gu bezala. Nora eta ni oso pozik gaude, bi lagun berri ditugu; Maria eta Momo. Mariak sei urte ditu, nik bezala.

-Ama, joan gaitezke bainatzera ?

-Bai… baina kontuz, e ? Orain joango dira Sara eta Natalia ere! Ura epela dago…

Mariak ez du sartu nahi igerilekuan, beldur da. Bere amak esan digu ez dakiela igeri egiten. Ukranian, bere herrian ez daukate igerilekurik eta ez du ikasi…

Norak eta nik eman diogu eskua eta lagundu diogu sartzen. Igerileku txikian sartu gara, gu hasieran ere txikian sartzen ginen…

Han eseri eta primeran pasatu dugu. Mariak laster ikasiko du igeri egiten, seguru.

camping_kids_309057c

Arratsaldean jokoak egon dira kanpinean. Korrika lasterketak egin dira. Hiruko taldeak osatu behar genituen, Nora, Maria eta ni ibili gara eta badakizue? Irabazi egin dugu. Eskerrak Maria oso azkarra den. Gu baino askoz ere azkarragoa. Zer ondo talde lanean ibiltzea, ezta? Nora eta ni ukraineraz ikasten hasi gara…

Badakigu “dobre” dela “ondo! Bai, “Da”, eta Ez “Ne”…

Puf ! Neka-neka eginda gaude. Ohera goaz. Eta bihar berriro ondo pasatzera !

-Ondo lo egin, Nora!

-Ondo lo egin, Nahia!

-Ondo lo egin Maria!

Itziar Gomez Sarasolak sortutako oparipuina

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close