TTiKLiK!

2013-2014 ikasturtea TTiKLiK!ELKARGUNEAn

 

morea

Beste askori bezala, TTiKLiK! TALDEA osatzen dugun gehienoi ere oporrak bukatu zaizkigu. Erdi-oporrak izan dira azkenean, ez bait diogu lana egiteari erabat utzi. Lo egin gabe gau batzuk pasa, email eta whatsApp festa…eta hau dena 2013-2014 ikasturtean zuei ahalik eta informazio eta baliabide gehien emateko asmoarekin.

ttiklik.com web gunean orain arte bezala informazio interesgarria argitaratzen jarraituko dugu; gaien bat bereziki jorratzea nahiko bazenute, edo zerbait faltan bota badezute, lasai idatzi: info@ttiklik.com helbidera.


Badakizue, gaiak gustuko badituzue, gure buletinean HARPIDETZA  egin dezakezuela baita ere.
Gogoratu, dohainik den OPARIPUIN zerbitzua ere badugula, maite dugun pertsona horri zerbait berezia ipuin baten bidez adierazteko aukera ematen diguna (HEMEN adibide batzuk).

Beste alde batetik, TTiKLiK!ELKARGUNEAn 2013-2014 ikasturtea ere tope dator! 

maternitat1

Hasteko Azaroa hasierarako ‘Gurasoei gutuna‘  izeneko idazlan laburren I. lehiaketa martxan dago.

Gure haurrentzako YOGA klaseak ematen jarraituko dugu eta ikasturte osorako ANTZERKI TALLER berezi bat jarriko dugu martxan, tailer honetan haurrek antzerki bidez beraien adimen emozionala eta sentimenduak lantzeko aukera izango dute. Astean behin, TTiKLiK!ELKARGUNEAn. Gurasoentzako bereziki prestatutako josteko tailerra, bajuak hartu, puntuzko gauzak egin, erropa birziklatu, gauza berriak sortu… elkarrekin eta elkarlanean une goxoak pasatuko ditugula dudarik ez izan!

Urte osokoak izan gabe ere, epe-ertaineko formakuntza saio desberdinak antolatuta ditugu iada, 2013-2014 ikasturtea berrikuntzaz beteta dator. Adi egon gure berriei, poliki poliki daukagun guztia zuei erakusten joango gara eta!

adi2Formakuntza saio eta tailerrak eskaintzen dizkiguten baliabide baliotsu guzti hauei, ikasturte honetan balio erantsi bat emango diogu, horretarako TTiKLiK!ELKARGUNEAn, Haur eta gurasoentzako arreta Psikoterapeutikoa jarriko dugu martxan. REIKI kontsulta, KIROMASAJE HOLISTIKOA eta baita zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapia zerbitzua ere, beste kontsulta desberdin batzuren artean, sexologia, elikadura aholkularitza adibidez.

 

Gurekin harremanetan jartzeko bide desberdinak dituzuela gogoratzea besterik etzaigu geratzen: emailez (info@ttiklik.com), telefonoz (646 50 22 98) edo gure zentrura gerturatuz: Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain.

Ez ahaztu gure ELKARGUNEAn edozein ospakizunetarako TXOKOA duzuela, askariak, familia bazkariak, enpresa bilerak…enkarguz edo zuek prestatuta egin ditzakezue. ZUEN ZAIN GAUDE!

Besterik gabe, ESKERRIK ASKO!!!

TTiKLiK! taldea

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close