0-56-11Adimen EmozionalaHazieraUncategorized @eu

ANTZERKIA ETA ADIMEN EMOZIONALA TTIKLIK!-EN

Zergatik antzerkia?

Antzerki eskolek haurraren osotasuna lantzen dutelako: gorputzen kontrola izaten ikasiko dute, ahotsarena, egoera zailena, harremanak sendotzen, nahi ez duguna pertsonaia fikziozkoen bidez urruntzen, pertsonaia eta txontxongiloen bidez barruan dauden mamuak ateratzen, ulertzen eta behar denean, menperatzen.

Nola?

Guztia jolas eta ariketa dibertigarrien bidez egingo dugu. Haurren erritmoa eta beharretara egokituko da saio bakoitza. Bi irakaslek gidatuko ditugu saioak txandaka: Nahia Alkorta Elezgaraik bizitzarako baliagarriak diren antzerki teknikak landuko ditu eta Aintzane Irizar Arandiak haurren adimen emozionala (segurtasuna, autoestimua…) landuko ditu.

Urte amaieran, egindako lana gurasoen aurrean erakutsiko dugu (edo akaso ez, haurrek nahi ez badute).

Guztia, EUSKARAZ landuko dugu. (Euskara ikasten edo erdi purdi dabiltzan haurrek asko ikas dezakete hemen, jolasean).

antzerkia_txikia

Pirata, astronauta, txoria edo tximeleta bihurtu nahi?

Zalantzan zaude? Eskola ireki bat egingo dugu zalantzan dauden haurrek probatu eta ondoren erabaki ahal izan dezaten. Irailaren 24ean izango da. 

Informazio gehiago: HEMEN

Harremanetarako: info@ttiklik.com

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button