OparipuinakUncategorized @eu

Oparipuina: Koloretako barkua

–          Egunen batean, barku bateko kapitaina izango naiz eta uharte misteriotsuak ezagutuko ditut.

Egunak aurrera egiten zuten, baina Ihar-en kapitaina izateko ideia ez zen burutik desagertzen, handiagoa egiten baitzen ordea! Horregatik bere lagunik onenari sekretu hau kontatzea erabaki zuen. Potto zuen izena, munduko zaldirik ederrena eta lagunkoiena zalantzarik gabe!  Beraz, Inhar beregana joan zen zalditokira eta Potto bazkaltzen zegoela sekretua kontatu zion:

zaldia

–          Potto, barku bateko kapitaina izan nahi dut, eta abentura bizitzera joango naiz bertan

–          Baina hori nola egingo duzu? Zuk ez daukazu itsasontzirik- erantzun zion Pottok aho bete belar.

–          Badakit lagun, horregatik bat sortuko dut! Jeje. Baina bakarrik ezin dudanez, lagunen laguntza beharko dut.

–          Zein ideia ona Inhar! Nik ere lagunduko zaitut.

Horrela, Inhar, Maddi, Lur, Manex, Jokin, Unai,  Ander, June eta Aimar lagunei deitu egin zien. Oso pozik etorri eta baserri atzeko menditik abiatu ziren material bila txorien kantek lagun zituztela. Harriak, makilak, hostoak,loreak, buztina … biltzen hasi ziren. Abentura hasi da.

Baina halako batean, Manueltxo Otsoa bide erdian azaldu zitzaien, galtzontzilo gorri batzuekin eta kapa berde batekin (ezkutaketan jolasteko arropa zuen hau).

–          Nora zoazte, txikito horiek! Ez al dakizue hau nire basoa dela?

–          Barku bat osatzeko behar ditugun materialak hartzera etorri gara- erantzun zion Inharrek

–          Ba sentitzen dut, motxilan daramazuen guzti hori nirea da, baso honetan dagoen guztia bezalaxe, ez duzue erabateko baimenik.

Manueltxo Otsoa oso haserre zegoen eta haurrei ez zien gauzak erraz jartzeko asmorik. Orduan Potto zaldia, bere aurrean ipini zen eta:

–          Otso jauna, zuk baimendu hala ez, guk barkua egingo dugu hosto, harri eta buztin honekin, basoa guztiona delako.

Orduan, Manueltxo Otsoa gehiago haserretu zen.

–          Ez, ez eta ez!

Baina Inhar eta bere lagunak korrika alde egin zuten, atzetik otsoa zetorrela.

–          Korri, korri, otsoa atzean utzi behar dugu eta!

Orduan, haur denak Pottoren gainean jauzi eta abiadura bizkortu egin zuten, Otsoa gainetik kendu arte.

–          Puff! Lortu dugula uste dut, hau sustoa- esan zuen Inharrek.

–          Hostoak, makilak eta buztina jasotzen jarraitu zuten. Inhar oso abila zen zuhaitzak eskalatzen eta goiko adarretaraino iristean bertatik hartzen zituen makiltxoak, bere ustetan, goi goian zeudenak hobeagoak ziren, zeruko indarra baitzuten.

Baina halako batean, Maddi eta Adurrek oihu egin zuten. Otsoa, Otsoa!! Manueltxo Otsoa berriro zetorren, baina Potto zaldiak pazientzia galdu egin zuenez, Manueltxo Otxoaren aurrean jarri eta atzeko bi hankekin itzeleko ostikada bi eman zizkion…

–          Auuuuuuu! – oihukatu zuen Otsoak, korrika alde egiten zuen bitartean

–          Jajaja, alde hemendik Otso aspergarri hori- Abestu zuten lagun denek batera

Beraz, Otsoa atzean utzita, etxerako bidea hartu zuten, barkua eraikitzeko irrikan zeuden eta.  Etxe ondoko parkera iritsi bezain pronto, lanean jarri ziren denak abesten zuten bitartean:

Otxoa atzen utzita

egingo dugu gure festa

barkua muntatu ostean

elkarrekin bidaiatzera!

Koloretako barku eder bat sortu zuten denon artean eta gurasoei erakutsi egin zieten. Guraso denak txundituta begiratu eta lan bikainagatik txalotzen hasi ziren denak! Hau poza mariposa!

Horrela, Inhar, bere barkuko kapitaina bihurtu zen, abentura ugari bizi izan zituen bertan bere lagunekin batera eta gauero, afari elegantea prestatzen zien bere laguntzaileri izarren azpian abesten zutelarik.

barco 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button