0-5AutonomiaHazieraHezkuntza

Loreontzia kendu egingo dugu edo ez ukitzeko esango diogu?

 

guraso.com-etik jasoa,2013/09/24ko argitalpena.

Armando Bastida blogariak kendu egingo luke, eta dio hori ez dela haurra gehiegi babestea.

Hacia el jarrón

Zalantza ez da nolanahikoa; adituen artean ere iritzi ezberdinak daude. Armando Bastidak bere ikuspuntua eman du jakitera: loreontzia kendu egingo luke nahikoa zaila delako haur bat heztea eta gauzak ulertzeko gaitasun handiagoa izango duelako urte gutxiren buruan.

Haurtzaroko jakin-mina

Blogariak argi dauka: jakin-mina neurrigabea da lehenengo haurtzaroan eta umeek dena ikusi, ukitu eta zurrupatu nahi dute. “Umeek ikasi egin behar dute”, diote batzuk baina Bastida ez da aukera horren aldekoa. Nahikoa zaila da haur bat heztea. Erraz saihestu daitezkeen konflikto iturriak ekiditearen aldekoa naiz ni”, dio. “Oso zaila da haur txiki baten jakin-minaren aurka egitea, naturala da eta oso indartsua. Gainera, azalpen asko eman arren ez du nahikoa gaitasun guztiz ulertzeko eta ulertzen duena azkar ahaztuko du”.

Kendu, jarriko dugu beranduago

“Zer gertatuko da behin eta berriz loreontzia ez ukitzeko esan eta haurrak, senak bultzaturik, harrapatzen duenean? Ba apurtu egingo dela eta orduan haserretu egingo gara. Gainera pentsatuko dugu haurrak gu izorratzeko egin duela. Baina ez da horrela. Umeak, soilik, ukitu egin nahi zuen saihestu ezin duen inpultso bat delako”.

Erabaki okerra izan daiteke zenbait gurasorendako: haurrek ikasi egin behar dute, dena kentzen badiegu burbuila batean haziko ditugu, gehiegi babesten ditugu, ezin ditugu arrisku guztietatik babestu… Bastida ez dago iritzi horrekin guztiz ados. “Gauza asko daude umeen jakin-mina deitzen dutenak, eta ezin ditugunak kendu: entxufeak, kajoi eta ateak, labanak… loreontzi bat kentzeagatik ez ditugu haurrak burbuilak batean heziko”. Erraz ekidin daitezkeen arriskuak saihestearen aldekoa da Bastida. “Loreontzia bere betiko lekura itzuliko da haurrak 4-5 urte dituenean: orduan gai izango da gurasook emandako azalpenak lehenengoan ulertzeko”.

Artikulu osoa erderaz irakurtzeko: ¿Quitamos el jarrón o le enseñamos a no tocarlo?

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close