OparipuinakUncategorized @eu

OPARIPUINA: NOA PRINTZESAREN FROGAK

—Zu zara gure printzesa, laztana!

—Ez, ez, baina ez “zuen printzesa”, ni PRINTZESA naiz, benetako printzesa! —protestatzen zuen Noak.

Cute Pink WitchUrteak joan urteak etorri 6 urte bete zituen gure Noak eta etxean ospatu ondoren bere familiarekin parkera joan zen kukuka jolastera. Aitak eta amak kontatzen zuten bitartean Noa eta Yuna zuhaitz handi baten atzean izkutatu ziren. Bapatean, adar batetik urtxintxa bat jaitsi zen oihuka: Noa, lagundu! Yuna, lagundu!

Noa eta Yuna harrituta zeuden. Urtxinta magikoa izango ote zen hitz egiteko, ala?

ARDILLA—Bai, hitz egiten dut! —esan zuen urtxintxak— eta zuen laguntza behar dut printzesa eta dragoi magikoa zaretelako.

Momentu horretan urdinez jantzitako mutil bat beste adar batetik jaitsi zen oihuka:

—Miren-Lore! Ez daukagu galtzeko denborarik! Azaldu gure arazoa eta goazen!

—Mutilak! —protestatu zuen urtxintxak eta hasi zen kontatzen— Printze urdin hau Felipe da, Aurora Printzesaren senarra. Sorgin gaizto batek Aurora harrapatu du eta…

—Baina, hori gertatu da dagoeneko! Nik irakurri dut Loti Ederraren ipuinean eta, azkenenan, Aurora esnatu zen —esan zion Noak.

—Ez, ez —jarraitu zuen Printzeak negar batean— istorio hau ez dago zure ipuinean bart gertatu baitzen. Sorgina oso haserre zegoen nik Aurora esnatu nuenetik eta gure atzetik zebilen Aurora berriro harrapatzeko asmoz. Eta, zoritzarrez, lortu du. Buaaaaaaahhh!

Eta hau esanda, printze gixajoa negar egiten hasi zen. Hain gogor egin zuen negar non errekatxo bat lurrean sortu baitzen.

—Ene ama! —esan zuen Yunak ahopean— eta hau da Printze ausartia?

—Zer egin dezakegu guk? —galdetu zuen Noak.

—Zure ahalmen magikoak behar ditugu Aurora askatzeko. Irakurri gutun hau —esan zion Printzek zotinka— sorginaren mezua da.

“Felipe, Aurora nire eskuetan dago. Inork ezin izango du askatu aldi honetan hobeto izkutatu dudalako. Ah! Eta bere maitagarria, Miren-Lore, urtxintxa bihurtu dut. Ja, ja, ja. Agur, eta jan yogur!”

—Urtxintxa naizen bitartean ezin ditut nire ahalmen magikorik erabili —azaldu zien Miren-Lorek negar egiten— horrexegatik maitagarrien erreginarekin hitz egin nuen laguntza eskatzeko eta zuen bila etortzeko agindu zidan. Lagundu, mesedez! Lagunduuuuu! Mesedeeeeez!

—Lasai, lasai. Ez egin negarrik!—esan zion Yunak— Zer egin behar dugu? Non izango ote da printzesa hara joateko? Esan!

sorgiña—Sorgin gaiztoak Baso Beltzean bizi dira, gaztelu zahar batean —erantzun zion Miren- Lorek.

—Goazen ba! —esan zuen Yunak— Jarri nire bizkarrean. Arin, arin!

Eta hau esanda, Yuna dragoi bihurtu zen. Printzea baino altuagoa zen. Handi-handia. Gorputza zuria eta lau koloreko hegalak zituen: larrosa, berdea, urdina eta laranja. Felipek, Miren-Lorek eta Noak gogor heldu zioten Yunaren bizkarrari eta dragoia hegal egiten hasi zen. Handik zebilen txori magiko batzuk haiekin joan ziren bidea erakusteko.

—Ene ama! —esan zuen Noak— ez diet baimenik eskatu aita eta amari!

Lasai —erantzun zion Yunak— gure bila zetozenez lo egiteko edabe magikoa eman diet. Eta printze astun honi, ez badio negar egiteari uzten, beste edabe magiko bat emango diot. Buruko mina daukat eta… Baina.. Begira!

Han zegoen Baso Beltza. Gaztelua oso ondo ikusten zen erdian, gorri-gorria eta handia bezain zaharra zen.

Yunak gozo hartu zuen lurra harrizko harresi ondoan. Burdinezko ate handi bat zegoen kartel honekin: “Ez dago sartzerik”. Orduan, txori magikoak zuloak egiten hasi ziren harresian.

—Noa eta Miren-Lore!—esan zuen txori batek— igo zuloetatik eta sartu barrura Aurora askatzeko. Arin!

—Ni? Ni ez naiz oso trebea kiroletan eta zuloetatik igotzeak beldurra ematen dit— esan zuen Noak kezkatuta.

Yunak Noaren aurpegi polita bere eskuetan hartu zuen eta horrela hitz egin zion:

—Noa, laztana, dragoi honentzako neskatorik argiena zara zu. Zu beti saiatzen zara dena egiten eta horrexegatik oso harro nago zurekin. Saiatu orain ere, ziur-ziur nago lortuko duzula. Nire muxu magikoa emango dizut zeure buruan konfidantza izateko. Muuuuuaaaa!

Noa hobeto sentitu zen, seguru eta gogor. “Baina, non dago Printzea?”, pentsatu zuen. Bueltatu zen eta han ikusi zuen, lurrean, lotan!

—Azkenean lo egiteko edabe magikoa eman diot —azaldu zion Yunak barrez— negar egiten badu ezin izango digu laguntza eman. Ja, ja, ja. Joan zuek. Ni hemen geratuko naiz printze ausarti hau zaintzen.

Noa eta Miren-Lore zuloetatik igotzen hasi ziren. Zaila zen baina Noa oso neska ausartia zenez azkenean lortu zuen. Beltza Basoan sartu ziren! Baina bide asko zeuden. Nondik joan?

—Aurora iparraldeko dorrean dago —ahopean esan zuen zuhaitz batek.

—Eta non dago iparraldea? —galdetu zion Miren-Lorek zuhaitzari— Lagundu, ba!

fotos-de-musgo-hojas-agua

—Nik badakit! —oihukatu zuen Noak— natura asko gustatzen zaidanez badakit goroldioa beti iparraldera begira hazten dela. Orduan… Hau, hau da bidea!

Bidea hartu zuten eta iparraldeko dorreraino heldu ziren. Ez zegoen aterik! Nondik sartu?

—Iparraldeko dorrean dauden harrietan… hor dago giltza —ahopean esan zuen beste zuhaitz batek.

Noa eta Miren-Lore hasi ziren giltza bilatzen harrien artean baina ez zuten aurkitu.

—Begira! —esan zuen Noak bapatean— harrietan letra batzuk daude:  I, L, A, Z, G, T.

—Zelako zaila! Zer egin behar dugu letrekin? Zertarako balio dute? —galdetu zion Miren-Lorek zuhaitzari —Lagundu, ba!

—Ea ba… Utzi pentsatzen… Uumm… Badakit! Letra hauekin GILTZA hitza dugu. Begira! —esan zuen Noak letrak eskuarekin ukitzen: G, I, L, T, Z, A.

Azken letra ukitu bezain laster ate bat agertu zen dorrean. Atea poliki-poliki ireki zen. Noa eta Miren-Lore oso pozik zeuden. Barruan birako eskailera bat zeuden eta handik igo ziren biak arin-arin. Gora heldu zirenean beste ate bat zegoen. Saiatu ziren irekitzen baina itxita zegoen.

—Nire txanda da orain! —esan zuen oso pozik Miren-Lorek.

Urtxintxa itxura zuenez, atean zegoen katuentzako zulo batetik sartu zen eta barrutik eskutokiraino igo zen. Ahoarekin giltza mugitu zuen eta atea ireki zen.

Han zegoen Aurora! Aulki batean eserita, negar egiten. Miren-Lore harengana korrika joan zen eta muxuak ematen hau esan zion:

—Lasai, Aurora, Miren-Lore naiz. Sorginak urtxintxa bihurtu ninduen. Hau Noa Printzesa da. Zu askatzeko etorri gara!

—Miren-Lore, Noa! Eskerrik asko etortzeagatik! Baina ezin dut hemendik joan. Sorginak nire lepoko magikoa apurtu du eta aulki honetan itsatsita utzi nau. Ezin naiz altxatu.

—Ene ama! —esan zuen Miren-Lorek— baina… lepokoaren aleak lurrean daude eta asko dira.

—Hori ez da niretzako arazorik! —esan zien Noak— Eskulanak oso ondo egiten ditut eta badakit lepokoak egiten. Nik konponduko dizut eta hemendik aterako zaitugu.

Mire-Lore hasi zen lepokoaren aleak biltzen eta Noari eman zizkion lepokoa egiteko. Berehala amaitu zuen Noak eta printzesari lepoan ipini zion. Momentu horretan aulkia erori zen eta Aurora altxatu ahal izan zen.

Baina bapatean… KLON, KLON, KLON. Eskaileratik norbait zetorren! Sorgina ote zen? Atea ireki zen eta, bai, han zegoen sorgina oso haserretuta eta lau ogrorekin. Oihuka hasi zen: “Hartu Printzesak eta urtxintxa eta sartu kutxa bateaaaaan!”

Momentu horretan Noa Yunaren ahotsa entzun zuen: “Hemen nago. Lehiotik irten! Arin, arin!”

Noa, oso argia zenez, Miren-Lore poltsikoan sartu zuen eta Aurora eskutik hartu zuen leihora igotzeko. Handik salto egin zuten Yunaren bizkarreraino. Dragoia oso azkar abiatu zen Irunera eta Noaren gurasoak lotan zeunden ondoan lurra hartu zuen. Heldu zirenean Aurora galdetu zion Yunari:

—Non dago nire Printzea?

—Hemen, lotan —erantzun zion Yunak hegal batetik Printzea ateratzen.

Aurora poztu zen eta muxu magikoak ematen hasi zen. Lehenengoak, Printzea esnatu zuen; bigarrenak, Miren-Lore maitagarri berriro bihurtu zuen; hirugarrenak, Yuna txakur bihurtu zuen; eta, laugarrena, muxurik handiena eta goxoena, Noarentzat izan zen.

Fairy in the Cherry Blossoms

—Zu izan zara istorio honen benetako heroia, Printzesa Noa —esan zion Aurorak— eta  hau da zure oparia: gaurtik aurrera zure gurasoek jakingo dute zu benetako printzesa zarela eta Yuna zure dragoia dela. Ahh! Eta gu betirako lagunak izango gara.

Oso pozik zeudenez dantzatzen eta abesten hasi ziren: TRALARI, TRALARA, TIRORIRO TIRORA…

Zure gurasoak esnatzear daude —esan zion Yunak Noari— edabearen efektua amaitu da.

Orduan, agurtzeko, muxu asko eta besarkada handiak eman zizkioten elkarri. Aurora, Felipe eta Miren-Lore hodei baten gainean igo ziren bere gaztelura bueltatzeko. Noa eta Yuna geratu ziren parkean gurasoak esnatu arte. Noa, bere guraso laztantzen zituen bitartean, hauxe esaten zien ahopean: “Zuek orain arte ez sinestu arren, ni PRINTZESA naiz. Ikusten? Nik arrazoia neukan! Ja, ja, ja.

 

 Iratxe Herrero Zarate – Soziologa eta idazlea

Related Articles

One Comment

  1. Izugarri polita.
    Asko gustatu zaigu, bai printzesari, bai amatxori.
    Mila esker opariagatik.

    Muxu potolo bat eta horrela jarraitu mesedez !!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button