GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO BIODANTZA IKASTAROA

Zer da BIODANTZA?
Arrazoi bat edo besteagatik barruan gordetzen ditugun bertute horiek guztiak indartzen eta azaleratzen laguntzen duen dantza da. Gorputz fisikoa eta psikologikoaren arteko oreka bilatzen duen espresio modu bat. Bizipen desberdinak lantzen dira musika eta kantuaren laguntzaz, era honetan, norberarekiko kontzientzian sakonduaz, eta taldearekin dantza elkarbanatuz.
ONURA FISIKOAK
• Sistema kardiobaskularra hobetu
• Oinak, hankak eta besoak tonifikatu
• Elastikotasuna eta malgutasuna landu
• Erritmoa, oreka eta mugimenduen koordinazioa garatu
ONURA PSIKOLOGIKOAK
• Afektibitatea garatu, norberaren sentipenak ezagutu eta horien adierazpena landuz
• Bizitzako oinarrizko funtzioetarako gaitasunak
garatu, horien artean, giza harremanak
• Norbere buruarekiko oreka bilatu
• Sortzailetasuna landu
• Pertsonak eta naturaren arteko harremana sendotu
• Tentsio mentala txikiagotu, antsietatea, depresioa eta estresa bezalako gaitzak eragotziz
IRAUPENA
Ordu eta erdiko saioak, astelehenero, 20:00-21:30.
PREZIOA
Ikasle bakoitzeko 40€ hilabetean
Irakaslea:
Alaitz Eguren Urrestarazu