0-56-11Adimen EmozionalaAisialdiaHazieraHezkuntzaTTiKLiK!

Haur, gazte eta helduentzako antzerki eta adimen emozional tailer berriak

gazte-antzerkiaUrte berria iristearekin batera, amaitu zaigu ia gabonetan gaztetxoekin antolatu dugun Antzerki tailerra.

Oso gustura gaude sortu den giroaz, egun gutxitan elkartu arren, haurrengan ikusi ditugun aldaketatxoez eta egin duten lan zoragarriaz.

Tailer honi jarraipena emateko aukera eskaini nahi dugu: Ekainaren 17ra bitartean astearteetan 18:30-19:30 ordutegian.

Bertan, Nahia Alkortarekin antzerkiaren bidez egunerokotasunerako tresna baliagarriak eta autoestimua lantzeaz gain, Aintzane Irizar izango dugu 3 astez behin haurrekin euren alderdi emozionala landu eta beldurrak, kezkak eta pozak azaleratzen laguntzen.

Izen ematea https://www.ttiklik.com/elkargunea/gaztetxoentzako-antzerki-tailerra/ bidez egin dezakezue.
Prezioa: 30€/hilabete
Gutxieneko taldea: 5 ikasle.

Urtarrilaren 7an hasiko gara.


C-_Users_BEEP_Google-Drive_TTiKLiK_KURTSOAK_antzerkia_antzerkiaMartxan daukadun haur antzerki tailerra ere bide onetik doala ikusita, asteazkenetan talde berri bat martxan jartzera goazela adierazi nahi dizuegu, Ekainaren 18ra bitartean asteazkenetan 17:30-18:30 ordutegian. 4tik 7 urteko haurrentzako.

+ INFO: https://www.ttiklik.com/blog/2013/12/20/antzerkia-eta-adimen-emozionala-ttiklik-en-talde-berria/

IZEN EMATEAK: https://www.ttiklik.com/elkargunea/haur-antzerki-tailerra-taller-de-teatro-infatil/

Urtarrilaren 8an hasiko gara.


Mezu honen bidez helduen antzerki taldea ere martxan jarriko dugula ere adierazi nahi dizuegu. 

Euskaraz eremu askea sortuko dugu, norberaren garapenean eta eguneroko bizitzarako tresnak elkarrekin garatzeko.

Horien artean:

  • AHOTSAREN KONTROLA
  • MUGIMENDUA ETA GORPUTZ ADIERAZPENA
  • JENDE AURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK
  • ARAZOAK KONPONTZEKO TEKNIKAK
  • ENPATIA ETA ELKARULERTZEA
  • MIMOA, KLOWN, TXOTXONGILOAK.

    The_Castaways_3._Photo_by_Chris_NashOrdutegia: astearteetan 19:30-20:30(2 aste eskola eta bat jai).

  • Egutegia: Urtarrila: 14 eta 21. Otsaila: 4, 11 eta 25. Martxoa: 4, 18 eta 25. Apirila: 8. Maiatza: 6,13 eta 27. Ekaina: 3 eta 17.

    Prezioa: 45€/hilabete
    Gutxieneko taldea: 5 ikasle.

  • Urtarrilaren 14an hasiko gara.

Izen ematea: https://www.ttiklik.com/elkargunea/helduentzako-antzerki-tailerra/

TTiKLiK! TALDEA

www.ttiklik.com

Kontaktua: 646 522 298 / info@ttiklik.com

TTiKLiK! ELKARGUNEA:  Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain (Gipuzkoa)

Elkargunea: www.ttiklik.com/elkargunea

 

 

 

etiketak

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close