TTiKLiK!

Amatxori

Amatxo,

Gaurkoa zuretzako da. Badakizu zenbat kostatzen ari zaidan hau idaztea. Idazten hastearekin batera barruko arrak bihotza erabat zanpatzen dit eta. Baina egin beharra daukat.

Biharko egunez 67 urte beteko zenituen; honekin 16 urtebetetze pasa ditugu zu gabe..errez esaten da…16! eta denborak zauriak sendatzen dituela esaten duenik badago ere, nik urtetik urtera min gehiago sentitzen dudala onartu behar dut.

amatani

Ama izan naizenetik are gehiago. Nire alabek, zure bilobek zutaz asko galdetzen dute, nik gauza onak besterik ezin dizkiet kontatu, horiek baitira gogoratzen ditudan bakarrak. Esfortzu handiena eginda ere, ezin diet zutaz ezer txarrik kontatu (ta ziur nago beste edozein pertsonak ere ezingo lukeela).

Ama, alaba, emazte, irakasle, lagun, ahizpa, arreba izan zara eta orain amona ‘titulua’ ere baduzu…eta hemen dauden bilobek zure beharra dute, gu denok bezala.

Zauden lekuan zaudela, jakin ezazu faltan botatzen zaitugula, ez dakizu zenbat!

………….eta zenbat behar zaitugun…

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close