sorkuntzattk-ikastaroak

Tailerra: PINTURA EMOZIONALA

 

Adierazpenerako eta garapenerako Tailerra

NOIZ: Maiatzak 23

ORDUA: 17:00-20:00

NON: TTiKLiK!ELKARGUNEA

GIDARIA: Lurdes Ulazia Aizpurua. Hezkuntzan Diplomatua, pintorea, tailagilea, tornularia eta egur-eskultorea. Katharina Widmer Pintura-Terapia Eskolan Diplomatua.  

BALIOA: 55€ (askaria barne) 

IZEN EMATEA: 

Izen Abizenak/Nombre y Apellidos *

NAN/DNI*

E-mail*

Telefono*

Herria/Población*

Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere.
Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.

Egokitze horren baitan emango lirateke:

  • norberaren lan-erritmoaren eta margotze-adierazpen moduaren errespetoa
  • eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera ahal izatea
  • sormen-adierazpen librea eta emaitzarekin lotu gabeko bidea jorratu ahal izatea
  • norberak bere ibilbidea nolakoa nahi duen jakiteko aukera izatea
  • margotze-prozesuan eman daitezkeen oztopo/epaiez ohartzen joan ahal izatea irudiak juzgatu gabe…

Helburuak:

  • Nork bere buruarekiko ezagutza, onarpena eta autoestimua garatzea
  • Norberarekiko aurkako pentsamendu eta epaiak jaso eta alboratzeko joerak jorratzea
  • Adierazpenerako bidean, bide-lagun ahal izateko baliabideak barneratzea
  • Norberaren eta besteen blokeoen aurrean, begirunez eta epairik gabe aurre egin ahal izateko baliabideak ikastea
  • Geure buruan ikasitakoa bide-lagun formakuntzara eraman ahal izatea

Metodologia:

Partehartzailea eta esperientziala izango da eta ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko
Alde teorikoan, tailerraren funtzionamenduaren irizpideen inguruko oinarrizko ezagupenak emango dira eta alde praktikoan talde-dinamikak erabiliko dira, prozesua eta inplikazioa indibidualak izango diren arren.

www.hazitzen.org
www.lurdesulazia.com

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close