garapenattk-ikastaroak

Haur Yoga: izen emateak irekita

IZEN-EMATEAK IRAILAREN 15 ARTE!!!

Yoga jolas bat bezain dibertigarria izan daiteke umeeentzat. Milaka urte dituen disziplina honek gure txikiei gorputza eta buruaren arteko oreka aurkitzen laguntzen die.

Yoga disziplina psikofisikoa da, gorputz eta garunarentzako ongizatea bilatzen duena. Yogako posturak, adituek dioten bezala, naturan dauden elementuetan oinarritzen dira: animaliak, landareak, formak…

– Umeek, yogaren bidez onura desberdinak jasotzen dituzte:  muskulatura orokorrean eta batez ere bizkarrezurra indartuko dituzte, postura egoki batekin desbiazioak ekidin eta bizkarreko minak kenduko dituzte; inmunologikoki defentsak indartuko dituzte, eta animo lasaiago eta orekatuago bat lortuko dute.

– Arnasketan dago sekretua. Haurrak modu egokian arnasten ikasiko du. Arnasketa egoki eta sakona, sudurrarekin eta ez ahoa irekita; tripa erabiliz, eta ez torazikoa bakarrik. Teknika honek arnas-aparatua hobetuko du, burua lasaituz. Arnasketa geroz eta lasaiagoa eta erregularragoa denean, pentsamenduak ere lasaiagoak dira eta.

– Ariketak egiteko, algodoizko arropa erosoa eramatea komeni da. Galtzerdi pare bat edo hanka-hutsik. Behin ariketak ikasita, etxean ere egin daitezke: goizean, eguna energiaz hasteko edogauezerlaxazioa hobetu eta tentsioak askatzeko.

Iturria: http://www.mibebeyyo.com/

TTiKLiK!ELKARGUNEAn, 6tik 14 urteko haurrentzako YOGAREKIN JOLASTEN, JOGAREKIN IKASTEN kurtsoa antolatu dugu. Ostegunero, Garbiñe Etxanizekin, 18:15-19:15 ordutegian *ordutegi honek aldaketak jasan ditzake

    ARDURADUNAREN DATUAK / DATOS DEL/LA RESPOSABLE

    Izen Abizenak/Nombre y Apellidos*

    NAN/DNI*

    E-mail*

    Telefono*

    Herria/Población*

    Haurren Izen Abizenak/Nombre y Apellidos de lxs hijxs

     

    Jaiotze data/Fecha de Nacimiento

     

     

     


    Taldea ateratzeko haur kopuru minimoa: 6 maximoa: 8

    Adina: 6tik 14ra.

    Matrikula: 90€

    Kuota: 15€/hilabetea

    +INFO: info@ttiklik.com edo 646 502 298 telefonoan.

    Related Articles

    Leave a Reply

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

    Back to top button