Jone Areta Urrestarazukolaborazioak

“Nada como el hogar para amueblarnos la cabeza”

Review Overview

User Rating: 4.8 ( 1 votes)

Jone Areta Urrestaratzu 

Nada como el hogar para amueblarnos la cabeza” IKEAk aukeratu duen eslogan berria da. Oraingoan nire ustetan, bete betean asmatu dute mezuarekin. Argi dago beraiek beste helburu batekin erabiltzen dutela, beraien helburua altzariak saltzea dela, baina erabat ados nator esaldiarekin. 

Haurren hezkuntzan bere biziko garrantzia du ordenak, antolakuntzak. Eta honen eskutik estetika dator. Etxean hasten da, eta garatzen da, gure seme-alaben hezkuntza. Eguneroko ohiturak edota errutinak, gure seme-alaben lehen urteetan ezinbestekoak dira. Loa, esne-aldia eta jatorduen bidez, haurrak erritmo bat zehazten du. Erritmo hau ezagutu eta errespetatzea dagokigu helduoi. Hilabeteak aurrera joan ahala, erritmoa aldatzen doa eta ohitura edota errutina berriak azaltzen dira. Gurasoen artean kezka handia sortzen duen gai bat, gauzak bildu edo jasotzearena da. Haurrak, gauzak ateratzen dituenean, ondoren bildu behar dituela barneratzea, guraso askoren buruhaustea bilakatzen da. Sarritan, Ikastolan, guraso askok, gai honen inguruko kezka azaltzen dute. Ikastolan, euren seme-alabak gauzak nola biltzen dituen ikusten dutenean harridura azaltzen dute. 

armarios_niños

Bilketa modu natural eta lasai batean egitea lortzearen arrakasta antolakuntzan datza. Haurrak, espazioak eta materialak ongi antolatuak badaude, erraztasunez bilduko du. Espazio bakoitzak erabilera bat izan behar du eta objektu bakoitzak bere espazioa eta tokia behar du. Honek ez du esan nahi gure etxean metro karratu gehiago behar ditugunik, duguna ongi antolatua izan behar dugula baizik. Gauza bakoitza bere tokian badago, haurrak errazago aurkituko ditu objektuak, baita bildu ere. Antolaketan haurrak parte hartzen badu, berarekin batera objektu bakoitzaren espazioa adosteko aukera izanen dugu eta bera antolaketaren partaide eginen dugu. Eta haurrarekin gauzak adosteak ez du esan nahi guk egiten edo erabakitzen dugunaren berri ematen diogula, bere iritzia kontutan hartzen dugula baizik. Espazio ordenatua eta ongi antolatua, buru ordenatu baten isla da. 

Eta goian aipatu bezala, estetika ordena eta antolaketaren eskutik dator. Gauza bakoitzak bere tokia izatea garrantzitsua den bezala, espazioaren estetika zaintzea ere bada. Estetikaren bidez lantzen dugun sentsibilitatea, bizitzaren gainontzeko eremuetara zabaltzen da. Espazio eta objektuen antolaketa, kokapena, koloreak, materialen aniztasuna, … espazio atsegina lortzen lagunduko digute, baita elkarbizitza errazagoa egiten. Gurasoak eta seme-alabak edota seme-alaben arteko hainbat gatazka saihestuko ditugu. 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close