0-5Adimen EmozionalaHazieraHezkuntzaPsikologia

Zure seme-alabei eskolan nola ibili diren galdetzeko 25 modu

Post originala: http://www.huffingtonpost.es

1. Zer da gaur eskolan pasatu zaizun gauza hoberena?  Zer da gaur eskolan pasatu zaizun gauza okerrena?

2. Gaur barre egin arazi dizun zerbait kontatu.

3. Aukera izango bazenu…noren ondoan eseriko zinateke gelan? (edo norekin EZ zenuke eseri nahi? eta zergatik?)

4. Zein da zuretzako eskolako leku hoberena?

5. Esadazu gaur entzun duzun hitz arraro bat (edo norbaitek esan duen gauza arraroren bat).

6. Zure irakasleari deituko banio, zer kontatuko lidake zutaz?

7. Norbaiti lagundu diozu gaur? Nola?

8. Norbaitek zuri lagundu dizu? Nola?

9. Esadazu gaur ikasi duzun zerbait.

10. Zer da gaur zoriontsu egin zaituen gauzetako bat?

11. Zer da aspergarri iruditu zaizuna?

12. Estralurtarrak etorri eta zure gelatik norbait eramango balute. Zein izatea gustatuko litzaizuke?

13. Badago lagunen bat berarekin atariko orduan jolastu nahiko zenukeena eta ez duena inoiz egin?

14. Gaur gertatu zaizun gauza on bat kontatu.

15. Zein da gaur irakasleak gehien errepikatu duen hitza?

16. Eskolan gehiago egin edo ikasi beharko zenukeela iruditzen zaizu?

17. Eskolangutxiago egin edo ikasi beharko zenukeela iruditzen zaizu?

18. Zeinekin pentsatzen duzu atseginago izan zintezkeela gelan?

19. Atariko orduan non jolasten duzu gehiago?

20. Zein da gelako lagunik dibertigarriena? Zergatik da dibertigarria?

21. Zein izan da bazkariko zatirik onena?

22. Bihar zu bazina irakasle, zer egingo zenuke?

23. Badago norbait zure gelan, ‘eten une bat’ behar duena?

24. Zure gelako norbaitekin lekuz aldatuko bazina, zeinekin izango zen? Zergatik? 

25. Arkatza erabili duzun 3 une desberdin kontatu.

*****

Artikulu osoa erderaz: http://www.huffingtonpost.es

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button