garapenattk-ikastaroak

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA: 3 hilabeteko modulua

Kaixo, 

2014-2015 ikasturtera begira. MUSIKA GOIZTIARREKO  3 hilabeteko modulu bat atera dugu. Azarotik urtarrilera (gero 2. modulu bat egiteko aukerarekin).

 DATAK:

  • Azaroak 7, 14, 28
  • Abenduak 5, 12
  • Urtarrilak 2, 9, 23 eta 30

 ORDUTEGIA:

  • 16:00-17:00:0-12 hilabeteko haurtxoak.
  • 17:00-18:00:¬†2-4 urteko haurtxoak.

 DATU GEHIAGO:

  • Lekua:TTiKLiK! ELKARGUNEAn. Zelaeta Berri Plaza 3. 20200 Beasain (Gipuzkoa)
  • Prezioa:¬†90‚ā¨ tailer osoa
  • Kontatua: info@ttiklik.com //¬†646.502.298

Taldeak osatzeko minimo 6 familia behar ditugunez, interesa duzuen jakin nahiko genuke.

Mila esker eta laster arte,

Beatriz eta Itxaro

www.ttiklik.com

Ikertzaile askok, sakon ikasi dute musika hezkuntza, haurtxaroan hastearen onurak: umearen garapen integrala lortzen laguntzen du. Haurtxoaren lehenengo urteak premiazkoak dira garunaren garapenerako. Neuronek konexioak egin ditzaten estimuluak behar dituzte. Horregatik, ikertzaileek azpimarratzen dute adin hauetan, arreta handia eskaini behar dugula etorkizuneko heziketan.

Musika erreminta paregabea da umearen garapen integral horretan parte hartzeko: garapen kognitiboa, psikomotorra, afektiboa, sozializazioa eta komunikazioa sustatuz. Hau da, prozesu mentalak eraikitzeko, mugimendua lantzeko, gurasoen eta umeen arteko erlazio afektiboa indartzeko, hizkuntza bereganatzeko, beste umeekin eta helduekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko mesedegarria da.

  • Nori zuzenduta: 0 eta 4 urte bitarteko haurtxoei guraso/arduradun baten partaidetzarekin.
  • Irakaslea: Beatriz Garc√≠a Rodriguez. Musika Hizkuntza eta Hezkuntzaren Pedagog√≠an lizentziaduna eta Musika Hezkuntza Goiztiarreko espezialista (Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako kontserbatorioan). Musika Hezkuntza Goiztiarreko ikasketak Italian sakondutakoak (‚ÄúG.B. Martini‚ÄĚ Boloniako goi-mailako kontserbatorioan).

Kantuan, profesional mailean tituladuna (‚ÄúFrancisco Escudero‚ÄĚ kontserbatorioan, Donostian) eta eskusoinuan goi mailan tituladuna (‚ÄúJuan Cris√≥stomo de Arriaga‚ÄĚ kontserbatorioan, Bilbon). Kolaboratzailea, Johannella Tafuri ikertzailearen liburuan: ¬ŅSe nace musical? C√≥mo promover las aptitudes musicales de los ni√Īos‚ÄĚ.

‚ÄúMusika Hezkuntza Goiztiarra: horizonteak zabaltzen‚ÄĚ EHME-k, (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako konferentziaren hizlaria izan da. Euskal Herriko hainbat musika eskoletan lan egin du (Astigarraga, Donostia, Azkoitia, Ir√ļn, Lazkao‚Ķ) eta gaur egun, ‚ÄúLourdes Iriondo‚ÄĚ Urnietako musika eskolako zuzendaria eta irakaslea da.

TAILERRAREN HELBURUAK

РEstimulazio goiztiarraren onurak ezagutaraztea modu praktiko batean, musikaren bidez. РMusika maitatzearen gogoa piztea. РMusikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea. РGurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARREKO BESTE HELBURUAK

– Umearen garapen integrala lortzea musikaren bidez. Hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotorrak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea banakotasuna eta berezkotasuna galdu gabe. – Zenbait gaitasun musikalak garatzea: hala nola, gaitasun erritmiko-psikomotorrak , ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak.

EDUKIAK

Tailer honetan landuko diren eduki musikalak, erritmo, ahots entzumen eta instrumentu hezkuntza dira. Guzti hau, abestietan erritmoak kolpatuz, dantzatuz, kanta ezberdinak abestuz (hizkuntza bereganatzeko, memoria lantzeko, sozializazioa sustatzeko…), inguruko soinuak ezagutuz eta bereiztuz, entzunaldiak eginez, perkusio txikiko musika-tresnak esploratuz eta joz… egingo dugu. Beste eduki mota batzuk ere landuko ditugu, hala nola, gorputz eskemaren ezagutza, espazio eta denbora egituraketa, hiztegia eta psikomotrizitatea (tentsioa-erlaxazioa, oinarrizko mugimenduak, lateralitatea, oreka…)

METODOLOGIA

Erabiliko den metodologia praktikoa da, haurrek gurasoekin/arduradunekin parte hartuko dute modu aktiboan, elkar jolasean. Horregatik, abestiak, dantzak, mugimendua, jolasak eta inprobisazioa izango dira planteamendu metodologikoaren ardatz nagusiak.

AKTIBITATEAK

Aktibitateak laburrak izango dira, umearen atentzioa mantentzeko eta erabiliko den materiala erakargarria, adinari egokituta eta afektiboki txikiekin konektatzen duena. Klasearen egitura beti berdina izango da, segurtasuna emateko eta kokatzen laguntzeko. Egingo diren aktibitateak ondorengoak dira: ongi-etorria emateko kanta, gorputz beroketa, erlazio afektiboa indartzeko abestiak, hatzekin eta eskuekin jolasteko poesiak eta kantak, musika-tresnekin laguntzeko eta inprobisatzeko abestiak, abesteko eta keinuak egiteko kantak, ipuin musikalak, dantzak, psikomotrizitateko ariketak, lasaitzeko ariketak eta agurtzeko kanta.

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button