Osasuna

Hezur-muina emateko bideak

Albiste honen harira

AGUR, EKAITZ! | Fallece el niño durangués que luchó por un trasplante de médula para él (y todos sus compañeros)

Hezur-muin emaile izateko bideak zein diren erakutsi nahi dizkizuegu:

Hezur-muina ezinbesteko ehuna da bizitzarako. Izan ere, bertan fabrikatzen dira zelula amak, zelula ama hematopoietikoak ere deituak, odoleko zelula guztiak sortzeko gai direnak.

Zelula amak hezur-muinetik edo zirkulazioko odoletik (odol periferikoa) eta zilbor hesteko odoletik atera daitezke. Muin-transplantea arrakastaz egiteko, gaixoarekiko emaile bateragarri bat behar da. Herentzia-legeengatik, anaia bat beste anaia batekin bateragarri izateko aukera %30ekoa da, eta bateragarri izan daitekeen beste familiar bat aurkitzeko, berriz, %5ekoa.

Transplantea behar duen gaixo batek ez badu familian emaile bateragarririk, borondatezko emaile ez-ahaidetu baten bila hasten da. Emaileak borondatezko emaileen mundu-erregistroetan bilatzen dira. REDMO (Registro Español Donantes Médula Ósea) da Hezur Muinaren Emaileen Espainiako Erregistroa. 

NOLA EGIN EMAILE?

Osakidetzak badu jada emaile egiteko prozedura bat. Harremanetarako telefono batzuk daude. Telefono horietan  informazioa eskatu duen pertsonaren datuak biltzen dira. Bigarren fase batean, emateari buruzko eta jarraitu beharreko prozesuari buruzko informazio osoa eta zehatza bidaltzen da (posta elektronikoz edo korreoz idatziz).

Behin informazioa jasota, eta interesaturik segitzen badu, aipatutako telefonoetara deituko du profesional sanitario aditu batekin elkarrizketa pertsonalerako hitzordua eskatzeko. Elkarrizketa hori oso garrantzitsua da. Izan ere, bertan argitzen dira ustezko emaileak emate-prozesuari buruz dituen zalantzak.
Ados egonda eta baimen informatua sinatzen bada, analisiak egiten dira matrikula immunologikoa zehazteko eta datuak Nazioarteko Erregistroetan sartzeko eta munduko edozein
tokitan behar duen edozein pazienteren esku uzteko. Ama-zelula hematopoiektikoak erauztekotan, bakarbakarrik munduan gaixoren bat zurekin bateragarria bada erauziko dira. 

TRANSPLANTEA EGITEKO BEHAR DIREN ZELULA AMAK BI ERATARA ATERA DAITEZKE:

  • HEZUR-MUINA EMANDA:

Hezur-muinaren kopuru pixka bat ateratzen da gandor iliakoan ziztada xurgatzaile bat eginda. Horretarako, anestesia orokorra edo epidurala ematen da, eta 24 orduz ingresaturik egon behar da ospitalean.

  • ODOL PERIFERIKOKO GURASO HEMATOPOIETIKOAK EMANDA:

Emaileari medikamentu bat injektatzen zaio donazioa egin aurreko 4-5 egunez anbulatorioan. Ama zelula hematopoietikoak ateratzeko ez da ospitalean ingresatu behar; bi edo hiru emanalditan egiten da, aferesia izeneko teknika baten bidez. 

Deskargatu folletoa

Iturria: http://www.donantes2punto0.org/eu/prentsa-eta-komunikazioa/berriak/108-muinetaraino-emaileak

Nola?

Iturria: http://www.fcarreras.org/es/como-hacerse-donante-de-medula-osea_45794

Emaile izan nahi bauzu:

1. Irakurri ondo Guía del donante de médula ósea, eta fitxategi hauek jaitsi Consentimiento informado + Impreso de registro.

2. Bizi zaren lekutik gertuena dagoen zentruarekin harremanetan jarri

“Plan Nacional de Donación de Médula Ósea”ri buruz galdetzeko:   900 102 688 

 

 

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close