TTiKLiK!

Gurasoei Gutuna: EPEA ZABALDUTA

II. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA: EPEA ZABALDUTA, AZAROAK 25ERA ARTE

Dena oso azkar gertatu zen eta, denbora luzea igaroa zen arren, haiek falta izateak harritu egiten zuen oraindik ere. Goizero, esnatzean, beti berdina izaten zen dena, erritua balitz bezala. Tarte batez, begiak itxi eta aurpegia kokotseraino estalita, ozen hitz egiten zuen eta egun hartarako zer asmo zuen kontatzen zien, zer berri zegoen eta zer amets zituen.

Haiek begiratu egiten zioten; ez ziren aldatzen, ez eta zahartzen ere, baina ez zuten ezer esaten; begiratu eta irribarre egin, horixe bakarrik egiten zuten. Lanpetuta igarotzen zuen egun osoa, lana zela, lagunak zirela, presa zela. Etxera itzultzean zain egoten zen, haien ahotsa, telebistaren soinua, sukaldeko joan-etorriak, korridorean emandako urratsekin egiten zuten soinua, noiz entzungo, baina isiltasuna besterik ez zuen entzuten, etxe huts baten isiltasun astuna.

Ez zituen galdu nahi, ahaztu nahi. Ez zuen nahi argazkietako aurpegi irribarretsuak bakarrik izan zitezen, ez zuen nahi udako egunsenti epeletan bezala pixkanaka-pixkanaka lurrunduko ziren ihintz-tantak izan zitezen eta egun batean bere oroitzapenean bizirik eusten zien guztiari buruz idaztea erabaki zuen. Hitzen baitara irauli zituen oroitzapenak, barreak, kexak, beldurrak, musuak, haserreak; esan nahi arren inoiz esan gabekoa, esan arren ez esatea hobea zena. Dena. Eta bere buruarekin bakean sentitu zen, eta haiekin ere bai.

Toti Martinez de Lezea

TOTI-KALTELA_eu

etiketak

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close