TTiKLiK!

II. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Haurren kategorian aipamen berezia

                                                                                                            Donostian, 2013ko Gabonak….

Ama eta aita,

Oso triste nago, galduta, noraezean. Egun pasa etorri gara Donostiara eta galdu egin naiz iluntzean.

Jende asko dago inguruan, musika entzuten da,  gabonetako argiak piztuta daude baina ni bakarrik sentitzen naiz. Zuek behar zaituztet aldamenean argia izateko.

Non zaudete? Nire bila al zabiltzate? Nik dudan pena eta beldur berdina al duzue bihotzean? Baietz uste dut, asko maite nauzuela badakit batzuetan nire petralkeriak hori ikusten uzten ez badit ere.

Bueltaka nabil toki ezezagunean ea ikusten zaituztedan, luze doa denbora eta larri nago…. Zer egingo dut?

 Negargura dut bihotzean zuek gabe…

Etorri nire bila mesedez zuen muxuen beharra inoiz baino gehiago dut eta… 

                                                                            Bihotz

AMETS ZURUTUZA ESKISABEL

8 urte Beasain, Gipuzkoa

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close