TTiKLiK!

II. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Haurren kategorian irabazlea

                                                                                       Paris 2014ko Azaroaren 6a

Kaixo aitatxo eta amatxo maiteak:

Zuei gutuna idazten ari naizela Izaro eta Nehia etorri zaizkit izozki handi bana eskuetan dutela.Itxura bikaina dute beraien izozkiek, bata marrubi zaporekoa dela uste dut, arrosa kolorekoa baita, bestea berriz  koko zaporekoa dela esango nuke, zuria baita. Nire usteak, erdi ustel!  Beti egin ohi dudan modura, zutitu eta beraien izozkiei zurrupada bat egin diet eta koko zaporeko izozkia zela uste nuena limoi zaporekoa zela konturatu naiz. Garratza zegoen eta mingaina goxatu ordez, garraztu egin dit, eta gainera,  gozoa jarri da Nehia! ez zaio batere gustatu nik egindakoa . Badakizue nola jartzen den nire ahizpa gauza bera egiten diodanean ezta? ba horrelaxe jarri da , amorru biziz!

Euro Disneyko igerilekuan nago eguzkia hartzen. Ederki ari gara pasatzen! Atzo Eiffel dorrea ikusi genuen eta oso garaia zen. Nire lagunekin argazki ugari atera ditut dorrearen puntan. Paisaia bikainak ikusten dira bertatik. Arratsaldean berriz, Louvre museoa ere bisitatu genuen eta ondoren Sena ibaian itsasontzian ibili ginen.

Eguna amaitzeko bertako jatetxe handi batean ederki afaldu genuen. Egun zoragarri bat pasa genuen, inoiz ahaztuko ez dudan ohietakoa!

Orain 20:00ak dira eta afaltzeko garaia da, beraz, agurtu egin behar naiz. Eta ez ahaztu, han izango naiz zuekin San Martingo festetarako.

Prestatu mesedez festetan nire lagunekin bazkaltzera joateko jantzi ohi dugun kamiseta horia.

Muxu handi bana!

Onintza Sukia Aranburu

9 urte, Ataun, Gipuzkoa

 Saria: Kilimak Jostailu Hezitzaileak (Beasain)

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close