Idoia ApaolazakolaborazioakNerabezaroa

NERABEA IZATEAREN ZAILTASUNAK GAUR EGUN

Nerabea, haurra ez baina heldua ere ez oraindik, baina orduan zer da?

Janzkera xelebreak, hitz egiteko modu bereziak, beti mugikorrarekin, ikasteko gogorik ez… gurasoak desesperatuta eta semea edo alaba ixilik nire aurrean.

Horrelako kasuekin egiten dut topo kontsultan.

Gaur egun, nerabezaroa bizitzako etapa luzean bilakatu da, 11 urterekin hasi eta 18 urte(gutxi gorabehera) luzatzen dena. Baina beti ez da horrela izan. Azken mendeko fenomenoa da. Gure aiton-amonen garaian, gurasoak, nerabeak paper ezaguna zeukan, hau da, bazekien jaiotzen zenetik hil arte zer egin behar zuen; baserrian lagundu, ikasi, eta gero lanera, ezkondu, seme-alabak eduki, zahartzaroa eta hil. Baina gaur egun, industrializazioak eta teknologia berriek bultzatu duten aldaketak direla eta, gizartea bizitu eta ulertzeko modu berriak sortu dira, inoiz historian gertatu den aldaketa nabarmenena, bai ekonomiko, kultural zein hezkuntzan (eta baita heztean ere).

Beraz,nerabeak orain arte hain zehaztua  zeukan bidea galdu du. Gizarteak, ikasketetan konpetenteak izatea eskatzen dio, batez ere, teknologia berriek sortzen duten aldaketetara egokitzeko. Lan mundua ere, aldaketa bizian dago, lehen herri bertan edo inguruan egiten zen lan,gehiengoa langile ez kualifikatua, eta bizitza guztirako.Gaur egun, mundu globalizatu hau dela eta, batek daki non egingo duen lan eta zenbat denborako, gainera, lan munduaklangile kualifikatuak eskatzen ditu .

Nahaspila honetan, bueltaka dabil nerabea, honen gurasoak eta irakasleak. Gurasoek euren semea edo alaba ulertu nahi dute, ondoan eduki(babestuta) badakitelako kanpoan, gizartean, zein arrisku dauden. Irakasleak, autoritatea galdu duten garai hauetan, sarri ez dakite nola iritsi gaztearengana, hauek aspertu egiten dira eta askotan ikasketak bueltaka ibiltzen dituzte(suspensoak, errepikatu…)desmotibatua eta ongi zer egin ez dakitela.

Baina dena ez dago galduta, irabazteko asko daukagu, bai helduok eta baita nerabeak ere. Gakoa, nerabea ulertzean dago. Bere beharrak ezagutu, ulertu eta bere gaitasunetan sinistu. Sarreran aipatu dudan bezala, nerabeak bere lekua behar du (ez haur ez heldu) baina bai heldu izateko bidean dijoan pertsonarena. Autonomia eman behar zaio, erabakiak hartzen utzi bere bizitzaz, negoziatu inposatu beharrean, konfiatu mesprezatu beharrean, eta ikastea bizitza guztirako bilakatu dadila, ez etapa batera mugatzen dena.

Honela, heldu seguruak heziko ditugu, aldaketa egokitzeko gai direnak, bere gaitasun zein oztopoak ezagutzen dituztenak, pertsona seguruak eta zoriontsuak.

Beraz, guraso, hezitzaile zein hiritar, hiru hitzekin amaitu nahiko nuke nire solasaldia: konfiantza (bere gaitasunetan,  huts egin utzi , errorearen bitartez ikasten dugu), enpatia (bere lekuan jarri, zergatik jokatu du horrela?) eta pazientzia (aldaketen garaia da, fisiko zein psikologikoak), beraz ,normala  da gaztea zenbait unetan “galduta” sentitzea.

Egilea: Idoia Apaolaza.

Psikopedagogia kontsulta 

TTiKLiK! ELKARGUNEAn

idoia2

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button