elikadurattk-mundura

TTiKLiK! AFARIAK: uztailak 16, sukaldaritza thailandiarra. MENUA

TTiKLiK! AFARIAK: uztailakĀ 16, sukaldaritza thailandiarra.Ā 

Asiako herrialde guztietan bezalaxe, Thailandian ere arroza da dietaren oinarrietako bat, baina, bereziki-bereziki, zopa, eta ez da inoiz falta izaten. Zopetan erregina Tom Yam Kung da, tipulinaz, lima hostoz, tipula gorri txikiz, piperminez eta zilandro hostoz usaingozatutako ganbazko delizia.

Zopaz gain, saltsek ere aparteko nagusitasuna dute Thailandiako sukaldaritzan, eta piperminez, amarra orez, baratxuriz eta espeziez prestatzen dituzte askotan. Zenbait saltsa jaki batzuekin bakarrik erabiltzen dituzte; esate baterako, arrainarekin nam pla saltsa bereizgarria erabiltzen dute, eta gatzarekin hartzitzen dutenez, gatzaren ordez erabiltzen dute. Thailandiar jatetxe on batean ezin dira fruta tropikalak faltatu: fruta koloretsu eta zaporetsuz osatutako piramide bat jartzen dute mahaiaren erdian, eta hantxe uzten dute jatordua amaitu arte.

Thailandiako otordu tradizionaletan bazkaltiar bakoitzari bere bandejan ateratzen zaio jana: zenbait jaki plater izaten dira, batzuk estalita eta besteak ez, eta arroz katilukada bat, estalita. Batzuetan, otordua arroza izaten da, eta beste bost bat plater: oilasko edo haragi currya, arraina, barazkiak, entsalada eta postrea eta saltsa pikanteren bat. (iturria: revista.consumer)

 

MENUA

Buffet ensaladas y salsas

Rollitos de primavera

Arroz al curry rojo

PlƔtano asado con cardamomo

INFORMAZIO GEHIAGO ETA PREZIOA HEMEN

cenas ttiklik tailandesa

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button