garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

BANAKETA-DIBORTZIOAREN INGURUKO TAILERRA

Banaketa-dibortzioaren inguruko tailerrak: guraso eta beraien seme-alabentzako.

GURASOAK: Banaketa-dibortzioaren inguruko tailer hau 2 orduko iraupeneko 2 sesiotan datza. Banaketa-dibortzio prozesuan zaudeten edo banaketa-dibortzio ondoren zailtasunak dituzuen familiei, batez ere gurasoei, zuzendurik dago.

Tailer honetan banaketa-dibortzioak familian duen eragina aztertuko dugu. Tailer parte-hartzailea izango da, zuen bizipenak, kezkak eta interesak jasoz talde gogoeta bultzatuko delarik.

Egitaraua

  • Gurasoen banaketak seme-alabengan duen eragina.
  • Gurasoentzat banaketak dakartzan aldaketak.
  • Gurasoen arteko dinamika-akordioak.
  • Egokitzapena vs. Zailtasunak.
    • Familia harremanak (Komunikazioa)
    • Seme-alaben heziketa

SEME-ALABAK (6-12 urte)

Tailer honetan banaketa-dibortzioak familian duen eragina aztertuko dugu. Tailer parte-hartzailea izango da, zuen bizipenak, kezkak eta interesak jasoz talde gogoeta bultzatuko delarik.

Egitaraua

  • Banaketa-dibortzioaren inguruko pertzepzioa.
  • Emozioak. Emozioen identifikazioa eta kudeaketa.
  • Komunikazioa-gurasoekiko harremana.

Egunak:

Urriak 8 osteguna aurreneko tailerra. Bigarren tailerra egun honetan adostuko da.

Ordutegia:

HAURRAK: 17:00 – 18:30              Tarifa: 45€

HELDUAK: 18:30-20:30                 Tarifa: 65€

Formatzailea:

Alaitz Garmendia, Psikologian doktoratua. EHUko Harremanak taldeko ikertzailea, Psikoterapeuta eta Familia Terapeuta Tolosan eta Beasainen.

Izen-emateak: info@ttiklik.com

Informazio gehiago: 659 84 67 55 (Alaitz)

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button