garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

BERRIA: 7-12 urteko haurrentzako adimen emozional tailerrak asteazkenetan

Saio hauen oinarrizko helburua emozioen auto-ezagutzan lan egitea da, hau da: momentu oro sentitzen ditugun emozioak identifikatzea gero hauek modu egokiago batean bideratu ahal izateko.

Horretarako oinarrizko tresna jolasa izango da eta era guztietako dinamikez baliatuko gara:
Ipuinak eta bideoak erabiliko ditugu bertako pertsonaien emozioak identifikatu eta lantzeko.

Marrazki eta musikaren bitartez adieraziko ditugu gure emozioak batzuetan eta emozio hauen gorputz kontzientzia lantzeko erlaxazio ariketak ere egingo ditugu tarteka

zergatik taldean?

Norberaren emozioen ezagutzatik lortzen da besteekiko enpatia. Erlazio sozialetan trebatuz autoestimua lantzeko eta indartzeko aukera bikaina ematen du taldeak.

INFORMAZIOA:

Noiz: Asteazketan, 15 egunean behin 5:00-6:00

Adina: 7-12 urte

Matrikula: 90€

Hilabeteko kuota: 25€

Iraupena: Urria-Maiatza

Gidari: Aintzane Irizar

Izen-ematea: info@ttiklik.com // 646.502.298

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close