TTiKLiK!

AITATXORI GUTUNA

Kaixo aita,

Gaur zure urtebetetze eguna da eta goiz-goizetik zure irudia buruan dudala nago. Hitz batzuk idaztea pentsatu dut baina dagoeneko negar batean hasi naiz eta malkoek ez didate ordenagailuko pantaila ondo ikusten uzten.

Faltan botatzen zaitugula esan nahi dizut. Urteak aurrera joan ahala gehiago! Askotan amataz gogoratzen gara, ama izan bait da gure etxeko pilare sendoena, baina badakizu zu ere pilare horren parte zarela. Zu gabe amak ezin izango luke etxea zutik mantendu eta.

Askotan etortzen zait burura ‘katire’ nola deitzen zenidan. Istripua baino 3 egun lehenago izan genuen ezkontzan nola dantza egin genuen ere ezin burutik kendu. Zure besarkadak botatzen ditut faltan, eta zure purrustadak ere.

Aita, zauden tokian zaudela, zorionak! asko maite zaitugu. Esan amari bera ere asko maite dugula.

Itxaro

GURASOEI GUTUNA 2015

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close