TTiKLiK!ttk-mundura

AZAROAK 28. GURASOEI GUTUNA SARI BANAKETA ETA URTEBETETZE FESTA

Egun batzu barru, Azaroak 29an, LAU urte beteko dira TTiKLiK.com-en aurreneko sarrera publikatu genuenetik.

eboluzioa2

Hasi ginenetik gure inguruko bizitza erabat aldatu zaigu, proiektu berriak martxan jarri ditugu, eta baita beste asko atzean utzi. Azkeneko bi urteak, INDARTZE urteak izan da; TTiKLiK! ELKARGUNEAk bere lekua topatu du eta bere bidea zein den ikusi.

Urtero diogun bezala, urteak betetzeak guretzako esanahi handia dauka, hasiera batean informazio propioa biltzeko gune bat zena gaur egun egunero bixitatzen gaituzten pertsonentzako informazio-biltegi bihurtu da. Pozgarria da astero-astero bixita kopurua goraka doala ikustea, eta are pozgarriagoa oraindik jasotzen ditugun animo eta elkartasun mezuak jasotzea. 

Gurasoei gutunabeltzaEgun berezi hori ospatzeko, egun honek GURASOEI GUTUNA lehiaketa sari banaketaren asteburuarekin bat egiten duenez, sari banaketara zatozten guztien artean, zozketa politt batzuk egingo ditugu (egun horretan MIKEL URDANGARIN eta LAURA MINTEGI izango dugu gurekin). Irrien Lagunen Klubetik hainbat material utzi digute eta Goierriko hitzatik ere bai, beraz, zer banatu izango dugu.

 

EGITARAUA:

 

    • 11:00 ekitaldiaren aurkezpena
    • 11:30 sari-banaketa eta oparien zozketa 
    • 12:30 MIKEL URDANGARIN-en diska berriaren aurkezpena eta haur tailerrak
    • 13:30 luntxa (ARAMAKO-OSTATUA)

 

Ikusi aurrekoa:

II. “GURASOEI GUTUNA”. TTiKLiK! urtebetetzea. Toti Martinez de Lezea

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close