Gurasoei Gutuna

GURASOEI GUTUNA OLERKITAN. Andoni Salamero.

1

Aita, ama!

muxu bana, eta…

Berehala  bihotzez egina

Gozo masailetan:

Poema!

 

2

Isilik!

Isilik ume!

Isilik!

Isilik, arren!

Zaratarik ez!

Aita!

Ama!

(gurasoek):

Zer, zeeer!

Isilik, ba, haurra,

Isilik!

Aita!

Ama! (ozen):

Maite zaituztet!!!

Gurasoak: isilik, ixo.

 

3

(Helduak, soinu frogak egiten)

“ bat, bi, hiru”,

“ bat, bi, hiru”,

“Ba,ba,ba,ba,ba”.

(Haurrak jira-biran,

Biribil-borobilean,

Korrikan…)

“ni oso azkarra naiz”

“ni oso-oso azkarra naiz, e!”

“Denbora, tiempo”

“Jolastuko gara, ezkutaketan?

1,2,3,4,5…10”

“Ba, ba, ba, ba (helduak, soinu proba etengabean)”

“Ikusten zaitut” (haurrak beste bati)

Kontuz, ezkutatu bai,baina ez galdu – helduak

Puuuuuu-(mikro hotsa)

Klaxona jo du? Haur batek,

Arrantza egin du? Beste batek.

Ene, ene, zer da hau? –helduak

Haurrak irri-mirrika.

“Hemen, ez, hemen, ez jolastu. Hau musika gunea da” (helduek)

Iji-aja ,

Iji-aja haurrek,

ostadar koloretsu-luzea ezpainetan,

 oihartzun ozena gartzen da,

gartzen,

galtzen Igartza jauregian,

I gar, gar,gar, gar tza,

I kar, kar, kar, kar tza jauregian… 

 

4

Amatasuna,

Aitatasuna,

Ekologia,

Psikologia,

Solasaldia,

Hitzaldia,

Tailerra,

Aholkularitza,

Informazioa,

Haurdunaldia,

Laguntza,

Aita,

Ama,

Erditzea:

Haurra,

A!!!

Klik! Klik!

Klik eta klik,

Ai!

A!

Ene!

Ene tititik hartu, ume,

gure ume eme,

tititik gozatu,

tititik osatu,

ttititik, ttiki,

ttittitik ttiki,

Klik! Klik! eta klik!

Ttititik, klik! Ttittitik, klik!

Gure Ttiki, klik!

Gure!

Ttiki!, klik!,

Tti, ki, ttitti,

Ttitti klik, ttiki klik,

Tti…tti, tti…ki… klik eta klik:

TTIKLIK!!!

Andoni Salamerok oparitua,

GURASOEI GUTUNA sari banaketa egunean sortuak.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button