Itxaro Mendizabal Amundarainkolaborazioak

eta biharko Goiberrin….

Bihar GOIBERRI aldizkarian guk idatzitako beste artikulu bat argitaratuko da, hona hemen aurrerapen bat:

[…]

Inozentzia hau noiz galtzen dugun jakin nahiko nuke nik…8, 10, 12 urterekin akaso? Orduan hasten dira liskarrak, bandoak, kuadrillak eta gaizki ulertuak. Askotan pentsatu izan dut, txiki-txikitatik gatazkak konpontzeko baliabideak emango balizkigute, handiago izatean bizitza errazagoa egingo genukeela. Nerbio-sistemak nola funtzionatzen duen, herrialdeetako ibaien izenak buruz ikasi ordez, hobe genuke gure ikastetxe eta etxeetan adimen emozionala lantzen hasi.

[…]

Beti besteak zer esan, pentsatuko duenaren zain egoteak ordea kalteak dakartza. Bi noranzko kalteak gainera. Hasteko besteari ez diozu fabore handia egiten esan beharrekoa barruan gordeaz, beste egunen batean botako bait diozu, modu ez egoki batean, eta berak ulertzen ez duen momentuan, eta bestetik zure barruak sufritu egiten du. Gertatu dena barruan gordetzen da, baina ez da digeritzen.

[…]

Hor geratzen da, garbigailu bat balitz bezala, bueltaka eta bueltaka.Gauza da pertsona bakoitza ASKEA dela, askea pentsatzeko, ASKEA sentitzeko eta ASKEA berak pentsatzen duena egiteko (besteei nahita mina egin gabe beti). Ni orain arte ez naiz aske sentitu. Beti besteen oniritzi bila, besteen bidea jarraitzeari ekin diot. Ez dut inoiz nire buruan pentsatu, ez naiz, orain arte, inoiz ASKE sentitu. Pertsona LIBREA naiz; LIBREA pentsamenduz, LIBREA sentimenduz eta LIBREA nire ekintzetan.

[…]

Itxaro Mendizabal AMundarain
Goiberri 2016/01/22

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button