TTiKLiK!

ttiklik elkargunerako begirale lan eskaintza

TTIKLIK ELKARGUNEAn uda honetarako begiralea behar dugu. 

Eskatzen dena: 

  • Ahozko euskara maila altua izatea
  • Hezkuntzarekin zerikusia duen lanetan esperientzia izatea. Pedagogia mota desberdinen ezagutza baloratuko da (Montessori, Waldorf…).
  • Iniziatiba.
  • Udalekuen antolaketan esperientzia.
  • Eskulanak egiteko trebetasuna.

Curriculumaz gain udalekuetako plangintza proposamen txiki bat bidaltzea eskatuko dugu. Honako baldintzak kontuan izanda:

“Betiko moduak haurrak oporrez modu libre eta osasuntsu batean gozatzeko aukera izan dezaten. Gure helburu nagusiak ondo pasatzea, elkarlana, autoestimua, osasuna izango dira eta horretarako eskulanak, elikadura eta sukaldaritza izango dira landuko ditugun gai nagusiak.”

Interesatuek bidali dokumentuak info@ttiklik.com helbidera, gaia ‘CV-zuen izena‘ jarrita.

EPEA: MAIATZAK 30 baino lehen.
IRAUPENA: EKAINAK 27-  UZTAILAK 22 (4 aste)

ORDUTEGIA: 9:00-13:00
ADIN TARTEA: 6-9 URTE BITARTEKO HAURRAK (gehienez 12)

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close