psikologia-pedagogiattk-mundura

Garai nahasia guraso eta seme-alabentzat. NERABEZAROA

HITZALDIA DOAN: NERABEAK. ETXEKO EZEZAGUNAK?


  • Nerabezaroaren ezaugarriak
  • Gure seme-alabekin komunikazioa
  • Arazoen konponbidea
  • Arauak eta mugak ezartzen

 

NOIZ: 2016ko ekainaren 9an

NON: ttiklik elkargunea, Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain

ORDUA: 18:00

GIDARIA: Sara Mera Sanabria (pskologa eta famili bideratzailea)

TARIFA: DOAN, izena ematea beharrezkoa ..::HEMEN::..

Nerabezaroan izaten da belaunaldien arteko talkarik handiena eta, kasu batzuetan, gurasoentzat ulertzen zailena eta nerabeentzat mingarriena. Abiapuntua bistakoa da: seme-alabek ez dute instrukzio libururik ekartzen eta bakoitza izaki bakarra eta errepika ezina da eta guraso zein neba-arrebek pazientzia, entzuteko gaitasuna eta behatzeko gaitasun handia behar dute gaztetxoa ulertzeko. 

Gizakiak dimentsio hirukoitza du: biologikoa, psikologiko eta soziala. Nerabearengan aldaketak izaten dira bat-batean hiruretan eta nahasmena sortzen da gaztearengan eta familiarengan. Haurtzarotik heldutasunera igarotzeak urte asko iraun dezakeen arren, “adin gaixtoarekin” batera izaera aldaketa izaten da, sakona zenbaitetan. Gaztetxoak aldaketak antzematen ditu bere itxuran: haur itxura galdu eta nolabaiteko itxura baldarra hartzen du eta gorputzaren itxurak proportzioak galtzen ditu, biloa hazten da, neskatoetan sexu-glandulak hazi eta lehen hilekoak gertatzen dira eta lehen eiakulazioak mutiletan. Kolpetik, haurrak arrotz sentitzen du bere gorputza eta egoera berrira egokitu beharra du: anatomia ia “helduan” sarturik ikusten du beren burua, inoren gorputzean balego bezala eta kezkatu egiten da. Gorputza gauza berria da eta etengabe eta zorrotz behatu beharrekoa: ispiluaren aurreko egonaldiak amaigabe bihurtzen dira eta edozein aldaketa – zaldarrak, biloa, mutilengan ahots aldaketa, neskatoetan hilekoa eta titiak haztea- arazo bihurtzen da eta gogoetan hasten dira eta batzuetan, gorputzaren zainketa etengabeak, norbere burua onartzeko eta besteek ongi ikusi dezaten. Adin horretan, besteengandik nabarmentzea ez da normalean helburu. Neraberik gehienak, garai horretan, matxinatu egiten dira kontsignen aurrean, baina apal-apal men egin ohi diote gazte-modarik konbentzionalenari.

Testua osorik HEMEN: http://revista.consumer.es/web/eu/20001101/interiormente/38632.php#sthash.8w2YOcqv.dpuf

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button