garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

Denbora falta zait..

Ez dakit zuri pasatzen zaizun, baino niri eguneko orduak motz geratzen zaizkit. Egunak 24 ordu beharrean, 48 ordu izan beharko lituzke, eta hala ere badakit, gehiago beharko nukeela.

Egunerokotasunean sartuta nabilenean, mila gauza egiteko ditudanean, askotan, gauza batekin hasi, bestera pasa, aurrekoarekin bueltatu, beste berri bat egiten hasi…ibiltzen naiz; lana, etxea, haurrak, ni neu… denetara ezin iritsiaren sentsazioa ikaragarria izaten da. 15 gauza batera egin nahi nituzke eta azkenean bat bakarrik ondo bete ez dudala uste dut. Hau dela eta, aurreko ikasturte amaieran oso interesgarria iruditu zitzaidan ikastaro batekin egin nuen topo. ‘DENBORA KUDEAKETA IKASTAROA‘ ‘buah! hau zuretzako da neska!’ pentsatu nuen ikusi bezain pronto.

Beti bezala, niri balio didan ikastaro batek beste norbaiti ere balioko diola pentsatzen dugunez, ttiklik elkargunera ekarri dugu. Agian zuri, ni bezala denbora ezin kudeatu zabiltzan horri, ondo etorriko zaizu. Behean idatzita dago ikastaro honi buruz jakin beharreko guztia ↓

Negocios de fotografía diseñado por Jcomp - Freepik.com
diseñado por Jcomp – Freepik.com

NORENTZAKO: denbora kudeatzeko beharra duen edonori zuzendua (pertsonal/profesionala). Bizitza OSOAgo bat lortzeko.

NOLA: Teoria eta dinamika praktikoak uztartzen dituen metodologia erabiliz (learning by doing).

IRAUPENA: 8 ordu (Dinamika praktikoak, materiala, eta hamaiketako osasuntsua barne).

2 MODULUZ OSATUA:

I. MODULUA:2016ko urriaren 15ean. 9:30-13:30

“Bizitzak ematen ez digunaren” sentsazioa nondik datorren aztertuko dugu. “ez dut denborarik”, “egunari orduak falta zaizkio” moduko esaldien arrazoiak aztertu eta landuko ditugu.

Gure eguneko 24 orduak nola kudeatzen ditugun kontziente izanda, “piloto automatiko” modu honetatik nola atera gaitezen ikusiko dugu. Helburuak ondo finkatzen ikasi eta atzean utziko ditugu estresa eta frustrazioa bezalako sentimenduak.

II. MODULUA:2016ko urriaren 22an. 9:30-13:30

Denboraren gestio egoki bat lortzeko, neurozientziaren ikuspuntu praktikotik “tresna kaxa” eskainiko da. Ez da formula magikorik emango, hausnarketa eta kreatibitate espazio bat sortuko da, pertsona bakoitzak (inork ez zaitu eta zu bezala ezagutzen) bere akzio-bideak markatuko ditu, honela lasaiago, erosoago eta orokorrean zoriontsuago egotea lortuz.

HIZKUNTZA: Gaztelera

NON: TTiKLiK! ELKARGUNEAn. Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)

TARIFA: 150€

GIDARIA:  NIEVES SANTA CRUZ COACH

Soy Licenciada en Derecho por la U.P.V/E.H.U., poseo la Certificación Internacional en Coaching, nivel Experto por el IEC (INSTITUTO EUROPEO DE COACHING S.L.), soy coach profesional certificada por el BCF (BASQUE COACHING FACTORY) -la primera asociación vasca de coaching-, y Coach Asociada Certificada por ASESCO (ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE COACHING). Colaboro en programas de radio y promuevo charlas y conferencias relacionadas con mi profesión y los beneficios que aporta: mejora de la gestión del tiempo, habilidades de comunicación, liderazgo, transformación corporativa, gestión e inteligencia emocional, etc.

IZENA EMAN
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close