Jone Areta Urrestarazukolaborazioak

HAURRAK ETA TEKNOLOGIA

2016/09/02 Jone Areta Urrestaratzu

 

Teknologia gero eta eskuragarriago dago. Teknologia garatzen doa eta modelo zaharren prezioa jaisten doa. Egun mundu guztiak telefono mugikorra dauka eta egungo telefono mugikorrak ordenagailu eramangarriak dira.

 

Teknologiaren erabilera gurasoen artean kezka handia sortzen duen gaia da: “Zer adina izanen da egokiena ordenagailua erabiltzen hasteko?” “Noiz erosiko diot telefono mugikorra nire seme – alabari?” “Nire seme – alaba telebista aurrean horrenbeste denbora ematea ez al da kaltegarria izanen?”

 

Gai gehienetan bezalaxe, formula magikorik ez dago, aldagai asko kontuan hartu behar direlako (adina, gaitasunak, gabeziak, konpentsazioa, …), baina beste arloetan bezalaxe, gakoa, orekan dago. Teknologia erabiltzea ona da, egokia, beharrezkoa, baina baita kanpoan jolastea, lagunekin egotea, salto egitea, liburu bat irakurtzea, margotzea,…

 

Egungo gizartean gure seme – alabek oinarrizko konpetentzia digitalak izan behar dituztela argi dago. Gainera beste konpetentzia eta gaitasun batzuk garatzeko lagungarriak dira. Baina teknologien aldeko defendatzaile sutsua izanik ere, nik ez diot nire telefono mugikorra nire semeari nola nahi uzten. Teknologiak onura asko ditu, baina teknologiaren erabileran hezi behar ditugu gure seme – alabak. Telefono mugikorrak gure seme – alaben esku uzten ditugu, hauek entretenituak egon daitezen, baina zer mezu bidaltzen ari diegu?? Teknologia aisiarako tresna dela. Eta izan bada, baina ez da nire ustetan duen ezaugarri garrantzitsuena.

 

Ordenagailua edota tableta txiki – txikitatik hasten dira erabiltzen eta adin batetik aurrera, gurasoen kezka zenbait edukien ingurukoa izaten da, internetek eduki arriskutsuetara iristeko ematen duen erraztasunaren inguruan zehazki. Bide hauek mugatzeko moduak badira, baina hau al da teknologiaren erabileran hezteko modurik egokiena? Mugak jartzea, kasu honetan debekuaren parekoa da eta guztiok jakin badakigu debekuak askotan kontrako erreakzioa sortzen duela, kasu honetan eduki horrekiko interesa eta motibazioa.

 

Teknologia euren eskura txikitatik jartzen dugu, baina adin batetik aurrera erabilera hauen arriskuekin kezkatzen hasten gara. Hezi ditzagun hasieratik eta mugak jartzeko beharrik ez dugu izanen.

 

Tekologia haurtzaroan? Bai horixe!!

Bere neurrian eta modu hezgarrian.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button