garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

EZIN IRITSI ZABILTZA?

Mota honetako esaldiak sarri entzuten ditugu. Egunak ordu gehiago izatea nahiko genuke askotan.. “egunak 48 ordu balitu…“.

Errealitate bat da, bai Hillary Clinton, Alex Txikon eta munduan gauden pertsona guztiok ere, 24 ordu berak ditugu. Oso gauza gutxi daude hau bezain demokratikoak. Nahi ditugun aitzakia guztiak topatu ditzakegu, baina minutu bakoitzari ematen diogun erabilera ona edo txarra izan, gure eski dago; garbi izan behar dugun gauza bakarra denbora hori ZERTARAKO erabili nahi dugun da. Denbora ondo kudeatzeko tresna egokiak baditugu hau errazagoa izan daiteke.

GELDITU eta gure egoerari buruzko gogoeta egitea beharrezkoa da. Hau egiten ez badugu, estresa, angustia… bezalako sentimenduak sor daitezke. ALBISTE ONA dugu ordea, BIDEAN GELDIALDI bat egitea beharrezkoa da, pentsatu, argitu, erabaki eta DESIKASTEKO. Ez da zaila, eta gure bizitzari 180º-ko bira eman diezaiokegu.

Zure bizitza aldatzeko une hoberena atzo izan zen. Bigarrena GAUR da. Pasatzen utziko duzu?

 

DENBORA KUDEAKETA TAILERRA

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close