elikadurattk-mundura

Zubirako planik bai?

Seme alabak dituzu? Izan nahi? Pediatra zara? Nutrizionista? Terapeuta?

Datorren astebururako plan izugarria proposatu nahiko genizueke ttikliketik. Etorri eta gozatu Gipuzkoaren bihotzaz, udazken kolorez eta mendi berdez inguratutako, GOIERRIz.

goierri-1

Beasainen prestatu ditugun HAUR OSASUN JARDUNALDIETARA etortzeko aukera hoberik ez dago:

HAUR OSASUN JARDUNALDIA BEASAINEN

Yolanda Garciarekin hasita, haurtxoen elikadura izango dugu lehenengo hizpide; Olga Cuevas-ek haurren elikadurarekin jarraituko du eta arratsaldean, elkarrekin egingo duten hitzaldian, Jesus Sanchis eta Lucia Redondok ‘esteetako flora‘ osasuntsu baten garrantzia azalduko digute (asma, ekzema, obesitate, zeliakia…kasuetan nola eragiten duen azalduz). Hizlariak luxukoak ditugu eta hitzaldiak ezin interesgarriagoak.

Beasain Euskal Herriaren erdialdean kokatua dago. Donostiatik 40 minutura eta Bilbo, Gasteiz eta Iruñeatik ordu betera.

Ostiral iluntzean etortzea gomendatuko dizuegu, lasai lo egin eta larunbatena gure jardunaldietan gozatu ahal izateko.

Igandean Donostiara gerturatu zaitezkete, bidean Tolosan geldialdi bat eginez.

Astelehenean berriz, Goierrin barrena gozatzeko aukera izango zenukete. Aralar ezagutu, Txindokira igo…edo Etzegaraten perretxikoak biltzera joan. Segura, Ordizia, Zerain ere ezagutu…

txindoki-2

Asteartean berriz, etxerako bidean, oraindik Goierrik eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzeko aukera izango duzue.

Bidean, Hernani, Irun, Lizarra … herri asko daude ikusteko. Iparraldera ere joan zintezkete!

Beasainen lotarako gomendioak:

Zeraingo aterpetxea:

Erreserba: aldabe@aldabe.es
Gaua 12€tan pasatzeko aukera eta 3€tan gosaria (aurretik abisatuz gero, glutenik gabe, laktosa gabe gosaltzeko aukera).

Hotel Igartza* en la Oriamendi kalea, 41, Beasain. Tfnoa: 943085240. www.hoteligartza.com-hotel.com

Hotel Dolarea **** Nafarroa Etorbidea, 57, Beasain. Tfnoa: 943889888 www.hoteldolarea.com 

HAUR OSASUN JARDUNALDIA BEASAINEN

GALDU EZINEZKO ESKAINTZA !!!

AZKEN 40 PLAZA!

85€ -> 70€
55€ -> 45€

Besarkada bat,

Nuria Renau Otero

cocinosanocontigo

nuriarenauotero

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close