TTiKLiK!

GURASOEI GUTUNA-8 urte

Etxarri-Aranatzen 2016 urriaren 30a

Kaixo Amatxo!

Gaur ideia bat izan dut. Eskutitz hau nahi dizut idatzi nire bihotzak esaten didana zuri kontatzeko.

Lehenik, Amatxo, esan nahi dizut oso gustora sentitzen naizela zurekin. Gustatzen zait zurekin jolastea, oporretara joatea, marraztea, ipuinak asmatzea…

Lotara joan baino lehen gure gauzak kontatzeko izaten dugun ratotxoa. Egia esan ez nuke munduan beste ama bat aukeratuko.

Oso ona zara eta gaizki sentitzen naizenean zu zaude nire ondoan. Maite zaitut amatxo. Nahiz eta egunen batean munduko beste puntan egon beti izango zara nire ama eta maitatuko zaitut nire bihotzaren puska bat zarelako.

Aitatxo, zutaz ere asko gogoratzen nahiz. Orain dela urte bat minbizi gaizto horrek eraman zizun gure ondotik. Txikia nintzen baina asko gogoratzen nahiz zutaz eta faltan botatzen zaitut. Asko maite dizut Aitatxo.

Noizbait desio bat eskatzeko aukera izango banu hau eskatuko nuke: Mundu honetan ez dadila ez da ume bat Aita edo amarik gabe gelditu.

Aitatxo, Amatxo, Asko maite zaituztet.

MaGaCa (8 urte)

ZURE GUTUNA BIDALI NAHI?
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close