Gurasoei Gutunattk-mundura

IV. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Haurren kategorian irabazlea (zozketaz)

2016ko azaroaren 11an

Kaixo Amatxo eta Aitatxo maiteak.

Beno baserri-eskola hau oso polita eta handia da.

Orain logelak aukeratzen ari gara. Ni, Amaia Zaldibikoa ,Beñat Ordizikoa eta Xabi Gabirikoarekin nago. Xabi ez da isilik egoten eta Amaia berriz isil-isilik dago denbora guztian. Orain bazkaltzera noa gero-arte!!!

Beno bazkaldu dut eta animaliei jana ematea tokatzen zaigu orain-arte!!

Zerriak ez ziren isilik egoten untxiak ere ez. merienda ari naiz jaten beraz orria zikina badago barkatu.

Merienda ederra zegoen, nozilazkoa zen eta, beno orain jolastera noa Amaia, Beñat eta Xabirekin.

Orain badakizue azken otordua, afaria.

Afaldu dugu orain pijama janzten ari gara eta pijama desfilea egin behar dugu eta lehenengo abestia Lor taldearen abestia da “Zure Doinua”

Bigarrena berriz Zea Maysena “Negua joan da ta” da eta hirugarrena azkenekoa Itoizena “Lau Teilatu” da.

Asko dantzatu ondoren ohera goaz ONDO LO EGIN!!!!!!!!!!

Egunon Amatxo eta Aitatxo bart txerri bat sartu zen logeletan, nahi gabe jana ematerakoan ez genuen atea ondo itxi “ups” … baina gure eta gure ondoko logeletan sartu zen eta besten logelako Ibai garrasi batean hasi zen, zuek ere entzun zenuten? Eta gure logelan sartu zenean bueno a zer jaleoa denak builaka hasi ziren ni izan ezik, beno bihar etzi etzidamu eta etzidamu pasata baratza zaintzea tokatzen zaigu

Agur laster idatzi eta ikusiko gara agurrrr!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

BUNUN

Oharra:Ondo pasa.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button