garapenattk-ikastaroak

Munduari so

Karel Sterckx  (Flandriatik zuzenean ttiklikera!)

Aldaketa bila dagoen lagun asko topatzen dut edonon: kalean, trenean, tabernetan, Facebook-en, eta nola ez, nire kurtsoetan. Eramaten dugun zamatik askatzeko irrika biziz gaude asko eta asko. Baina nola? Eta zer dator horren ordez?

Proposamen bat botako dizut: zer iruditzen zaizu hemendik aurrera hegoa goian jartzera gonbidatzen bazaitut haize-arrosa diseinatzen duzunean? Egin ezazu. Har ezazu paper bat eta boligrafo bat, ta diseinatu haize-arrosa berria: hegoa goian, iparra beheran. Ekialdea ezkerrean eta mendebaldea eskuinean. Zentroan lurra kokatuko duzu. Orain, aintzinako herriek erabiltzen zituzten konnotazioak gehituko dizkiogu zure haize-arrosari. Iparrari: negua, iluna, urra, beltza, itxarotea eta planteatzea. Ekialdeari: udaberria, argi-berria, egurra, berdea, jaiotzea eta haztea. Hegoari: uda, argia, sua, gorria, ospakizuna eta loratzea. Mendebaldeari: udazkena, metala, zuria, joaten uztea eta uzta. Zentroan “ni” idatziko duzu.

Begiratu ondo zer egin duzun: munduari so egiteko ikasi dugun modua goitik behera jarri duzu. Are gehiago, eguzkiaren ibilbidearen arabera jarri duzu munduari so egiteko modua. Hots, bere naturaltasuna itzuli diozu. Baita zure buruari ere.

Zergatik den garrantzitsua? Diseinatu orain txikitatik ikasi duzun haize-arrosa eta egizu konparaketa. Zeinek ematen dizu zerbait egiteko gogo handiagoa? Nola sentitzen zara erdi-erdian kokatuta?

Ziklo hau zure garapenarentzat ere erabil dezakezu: iparraldean amets bat jarriko duzu, hegoaldean helburua, udaberrian helburua lortzeko behar duzun guztia, eta udazkenean utzi nahi duzuna. Saiatu lasai.

Orain beste pauso bat ematera gonbidatuko zaitut: gizarteari so egiteko modua ere alda dezakegu? Non kokatzen dugu gure burua? Hausnartzera gonbidatu nahi zaitut tailer honetara etorriz:

KI. ZURE BARRUKO INDARRA SENTITU, ATERA ETA ERABILI

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close