psikologia-pedagogiattk-ikastaroak

Harreman psikomotrizitatea

ATE IREKIAK

NOIZ: osteguna, abenduak 15, 18:00

NON: ttiklik 2.0 – Garmendia Otaola 5, 20200 Beasain (Gipuzkoa)

SESIÓN DE PUERTAS ABIERTAS jueves, 15 de diciembre ttiklik 2.0 – Garmendia Otaola 5, 20200 Beasain (Gipuzkoa)

ZER DA?

Harreman psikomotrizitatearen helburua haurraren berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haren garapen orekatua bultzatzea da, bere indar-eragile, fisiko, moral, afektibo eta kognitiboen beharrei erantzuna emanez.

NOLA LANTZEN DA?

Harreman psikomotrizitate saioak bereziki horretarako prestatutako gela batean izango dira, eta bertan jolas askea eta beraien larritasuna eta zailtasunak adierazten laguntzeko materiala izango dute. Material honek dituzten zailtasunak bizitzen lagunduko die, eta ahal den neurrian konpontzen, betiere psikomotrizistaren laguntzaz.

Saioak astean behin izango dira eta ordubetekoak, eta banakakoak izan daitezke, taldean eginda interesgarriagoak diren arren.

Ezinbestekoa da gurasoen lankidetza, umeen jarraipena egin eta lorpenak ahalbidetzeko, era berean, gurasoek ere beraien zalantzak eta kezkak azaltzeko gune bat izan dezaten.

LANTZEN DIREN HELBURUAK

  • Umearen garapen osoa ahalbidetu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
  • Jolas askean aritzeko bidea eman, sentimendu, gatazka, emozioak eta jarrerak adierazten laguntzeko.
  • Izan dezaketen edozein arazo (harremanetan, afektiboak, emozioen ingurukoak, korporalak, kognitiboak…) aurreikusi eta esku hartu.

NOR NAIZ?

Eva Mª Garcia naiz, psikologoa, psikoterapeuta eta harreman psikomotrizista.

Nire formazioa:

  • Terapia Sistemikoa, familia eta bikote alorrean.
  • Terapia Reichianoa, umeen alorrean.
  • Haurren osasunaren prebentzioa eta sustapena.
  • Terapia sistemikoa eta Gestalt haur eta nerabeen alorrean.

DOSSIERRA: psikomotrizitatea

Tailerrak: urtarriletik-ekainera

  1. Astelehenak 17:15-18:15 0-3 urteko haurrak
  2. Astelehenak 18:30-19:30 4-5 urteko haurrak
  3. Astelehenak 19:45-21:00 helduak 1.taldea
  4. Ostegunak 17:15-18:15 3-4 urteko haurrak
  5. Ostegunak 18:30-19:30 5-6 urteko haurrak
  6. Ostegunak 19:45-21:00 helduak 2. taldea

Tarifak:

Matrikula: 90€+

Haurrak: 270€ ikastaro osoa (2 zatitan ordaintzeko aukera, 150€ko kuotak)

Helduak: 390€ ikastaro osoa (2 zatitan ordaintzeko aukera, 210€ko kuotak)

Izen-ematea: http://bizieskola.eus/event/harreman-psikomotrizitatea/

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close