Gurasoei Gutunattk-mundura

VI. GURASOEI GUTUNA – SARI BANAKETA

Aurten ere iritsi da GURASOEI GUTUNA idazlan lehiaketan saria jasoko dutenen eguna….

Guretzako txapeldunak idatzi edo marrazkia egin duzuen denok zarete, ondo ulertzen bait dugu jarri dizuegun lana ez dela batere erraza, baina kategoria bakoitzean saria bakarra denez…

Irabazleen izenak bihar jakingo ditugun arren, hemen doaz beraien gutunen izenburuak, ezizenak, eta gutunaren zati txiki bana.

Haurtxoen kategorian, jaso ditugun marrazki guztiek izango dute IRRIEN LAGUNAK-en partetik jaso ditugun opari-sorta eta saridunak
Ume Amantalak Eta Gehiago
-ren amantal polit bat eramango du.

Helduen kategorian:

Sariduna: Denborak ez ditzan oroitzapenak lausotu (Arane) (saria: Beasaingo udalaren oroigarria, Zezilionea jatetxean otordua eta ELKAR bonoa).

[…] Gauza txiki hauek guztiek, eta zuengandik jasotako beste gauza handi askok egin naute gaur ni naizen hau.

Orain niri dagokit balio hauek nire ondorengoei helaraztea.  Erronka handia jarri didazue, eta ez dakit gai izango naizen neurria emateko, egoerak agintzen duen mailan jokatzeko. Zuek eman didazuenaren zatitxo bat bakarrik nire semeei ematen badiet ere, badakit lasai egon nintekeela,  zuen zati handi bat jasoko dutelako.[…]

Aipamen berezia: Atarramenduak (Pokemon)

[…] Garrantzitsua zer den eta zer ez den ezberdintzen zaila egiten zaigun bizitza moderno honetan, modernoenak zuek izaten jarraitzen duzue, gurasoak zaretelako. Gurasotasuna delako irauten duen bakarra, beste denak iraungitze data dakarrelako. PIN kodeak eta barra kodeak nagusi diren mundu honetan, bizitzaren kodeak zeintzuk diren gogorazten dizkidazuelako une oro.[…]

Gazteen kategorian:

Sariduna: Muxu likatsuen atzean (saria: ELKAR bonoa)

[…] Baliteke halaxe izatea baina ez dut uste denbora luze batean behintzat nire muxuen helmuga edo karrila aldatzeko ahalmenik izango dudanik, zuoi ezpainetan muxu bat ematea ez da naturalki ateratzen zaidan zerbait. Edipo sindrome bat harrapatzearen beldur agian? Parrandan aurkitutako pertsonentzako soilik erreserbatzen ditudalako? Ez dakit. Kontua da muxuaren nolabaiteko ukazio honek zuoi maite zaitut esateko beste mila modu bilatu nahiz sortzeko aukera ematen didala eta gaur, adibidez, literaturaren magia izan dut bidelagun zuekiko sentitzen dudan maitasuna eta mirespena adierazteko. Aita eta Ama, maite zaituztet.

2018ko muxu maiztasuna: 1?/hilabeteko[…]

 

Haurren karegorian:

Sariduna: NASER (saria: ELKAR bonoa)

[…] Eskerrik asko gaixo jartzen naizenean zaintzeagatik.

Eskerrik asko bizitzan aurrera jarraitzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko nirekin pazientzia edukitzeagatik.

Eskerrik asko ikasketetan laguntzeagatik.

Eskerrik asko zuen denboraren zati bat nigan gastatzeagatik.

Eskerrik asko nahiz eta haserretu azkar lasaitzeagatik.

Eskerrik asko nire bizitza alaitzeagatik.

ESKERRIK ASKO NI SORTU ETA HAIN GURASO ONAK IZATEAGATIK![…]

Aipamen berezia: PANDA

Ai ama eta aita, ze zoriontsu naizen zuekin egoteaz baino zuekin ez naunen bakarrik sentitzen naiz.

Zuekin naunen oso pozik sentitzen naiz eta jolasteko gogoa sartzen zait. Baino zuei galdetzen dizuet eta lan asko daukezuela esaten didazue eta ni oso triste jartzen naiz.

Espero det egunen batean nerekin jolastuko zeatela.

Haurtxoen kategorian:

2018ko datuak:

Partehartzea:

Helduen kategorian: 22 (18 urtetik aurrera)

Gazteen kategorian: 5 (12-18 urte)

Haurren karegorian: 47 (7-11 urte)

Haurtxoen kategorian: 5 (0-7 urte)

Epaimahaiak:

Heldu eta gazteen kategorian: Joxe, Ekaitz eta Irati Goikoetxea

Haurren kategorian: Jorge Porras, Joxepa Madariaga eta Jaione Otegi.

Haurtxoen kategorian: zozketa

etiketak

Related Articles

Close