garapenanabarmenduakpsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

Emozioekin ‘jolasean’

6 urte daramatzagu ttiklik elkargunean, Antzerki Emozionala deitu diogun tailerrean, ‘EMOZIOEKIN JOLASEAN‘.

4 urtetik hasi eta nerabezarora arte guregana datozen haurrei emozioen munduan igeri egiten erakusten diegu. Emozioak identifikatu, gorputzean sentitu eta adierazten jakitea da emozioen zikloa bezala ezagutzen duguna eta hori da gure lanaren oinarria.

Aintzane Irizar eta Nere Rubio-ren gidaritzapean, biak psikologak, astero ordu beteko saioak egiten ditugu.

 

(ANTZERKI EMOZIONALA) HAURRENTZAKO GARAPEN EMOZIONAL TAILERRA

Haurrak (eta helduok) tipulak bezala, geruza mordoz estalirik ateratzen gara kalera, eta sarri geruza horietan galtzeko joera dugu.

Haurrentzako garapen emozional ikastaro honen bidez, bizitzarako baliagarriak diren tresnak jasoko dituzte haurrek (jende aurrean hitz egiten ikastea, ahoskerak, modulazioa, jarrera, mugimenduak…) eta aldi berean, jolas eta ariketen bitartez euren sentimenduak aterarazi eta geruza horietariko gogorrenak hausten lagunduko diegu (adimen emozionala, sentimenduak… landuko baitugu).

Zergatik gorputz espresioa?

Gorputz espresio eskolek haurraren osotasuna lantzen dutelako: gorputzen kontrola izaten ikasiko dute, ahotsarena, egoera zailena, harremanak sendotzen, nahi ez duguna pertsonaia fikziozkoen bidez urruntzen, pertsonaia eta txontxongiloen bidez barruan dauden mamuak ateratzen, ulertzen eta behar denean, menperatzen.

Nola?

Guztia jolas eta ariketa dibertigarrien bidez egingo dugu. Haurren erritmoa eta beharretara egokituko da saio bakoitza. Bi irakaslek gidatuko ditugu saioak txandaka: gorputza landuko dugu alde batetik eta beste aldetik, haurren adimen emozionala (segurtasuna, autoestimua…).

Urte amaieran, egindako lana gurasoen aurrean erakutsiko dugu (edo akaso ez, haurrek nahi ez badute).

Guztia, EUSKARAZ landuko dugu. (Euskara ikasten edo erdi purdi dabiltzan haurrek asko ikas dezakete hemen, jolasean).

Pirata, astronauta, txoria edo tximeleta bihurtu nahi?

TALDEAK:

Asteartea 17:15-18:15 4-6 urtekoak  eta 18:15-19:15 7-12 urtekoak 

Asteazkena 17:15-18:15: 7-12 urtekoak   eta 18:15-19:15 4-6 urtekoak  

Astelehenetan (15 egunez behin): nerabe saioak.

Related Articles

Close